66. edizioan

'Arde Madrid' telesaila Belodromoan aurkeztuko da Zinemaldian

EP - 2018(e)ko abuztuaren 3a, ostirala - 14:10etan eguneratua

Galería Noticia

Belodromoan lan hauek aurkeztuko dira: 'Arde Madrid';'Dilili à Paris';'Ni distintos ni diferentes: campeones', eta 'Smallfoot'ReproducirBelodromoan lan hauek aurkeztuko dira: 'Arde Madrid';'Dilili à Paris';'Ni distintos ni diferentes: campeones', eta 'Smallfoot'

Muriel Box zuzendari eta gidoilari britainiarrari buruzko atzera begirakoa egingo dute Zinemaldiaren 66. edizioan

DONOSTIA. Donostiako Zinemaldiaren 66. edizioan Antonio Elorza belodromoan egingo dituzten emanaldiak iragarri dituzte: 'Arde Madrid', 'Didili à Paris', 'Ni distintos ni diferentes: campeones' eta 'Smallfoot'. Paco Leónek eta Anna R. Costak sortutako telesaila da 'Arde Madrid', 1961eko benetako gertaera batean oinarrituta. Horrez gain, Michel Ocelot zuzendari frantziarrak (Kirikou pertsonaiaren sortzailea) 'Didili à Paris' filma aurkeztuko du Donostian, antolakuntzak iragarri duenez.

Bi saioko emanaldi bat ere izango da Belodromoan: 'Campeones', Javier Fesser zinemagilearen lana eta Espainiako urteko filmik arrakastatsuena, eta 'Ni distintos ni diferentes: campeones', Fesserren filmari berari buruzko dokumentala, Alvaro Longoriok zuzendua eta ekoitzia. Azkenik, adin guztietako publikoari zuzendutako 'Smallfoot' animaziozko filma ere emango dute Belodromoan.

Bestalde, Donostia Zinemaldiko 66. edizioaren atzera begirakoak Muriel Box-ek idatzi eta zuzendu zituen 28 film luzeak eskainiko ditu.

Antolatzaileen esanetan, zuzendari horrek egindako ekarpena funtsezkoa da berrogeita hamarreko hamarkadako eta hirurogeikoaren lehen erdiko zinema ingelesean. Muriel Box zinema independentearen kanonetan sailka daiteke, nahiz eta genero klasikoetako gaiak ere landu zituen, hala nola melodrama, komedia, poliziakoa edo zinema historikoa. Besteak beste, Box izan zen gidoi onenaren Oscar saria eskuratu zuen bigarren emakumezkoa.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120