Zirrikituetatik begira

Mondragon C. C.

Josu Torre - Jueves, 2 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 06:00h

Columnista Josu Torre

Galería Noticia

Columnista Josu Torre

BEHIN baino sarriago erabili dut gaia zirrikitu honetan, baina aurreko astean azaldu diren berriak auzia freskatzeko aitzakia eman dit. Izan ere Ordaindu eta Eskuratu elkarteek duela urte batzuk jaso zuten zaplastada berretsi diote epaitegietatik. Zeinetan, Fagor eta Edesari, merkatal mailegu eta ekarpen boluntarioetan, utzitako 47 milioi euro ez dizkiotela bueltatuko. Irabazirik ez ezik jarritako dirurik ere. Epaileak, enpresen defentsan, kiebra edo krisiaren erruaz galdutakoak direnez erruz kanpo uzten ditu eta bere bizitzako gogoa eta izerdia enpresa horien jardunean eman eta gero, erretenerako mozkin apurrak ere hartan kokatu dituzten 940 langile koperatiboek bertan behera utzi dituzte. Hauek kasik ulertzen dute epaia baina, denen gainetik, engainatu izanak ez dute parkatu nahi. Alegia, duela bost urte erabateko gainbehera izan baino lehen, Fagor eta Edesak bazekiten galera horien berri eta ezkutatu zizkieten akziodun horieri.

Arestian auzia freskatzea erabil dudan heinean, Mondragoeko aro industrial mota berritzailearen oinarriak eta zioak gogoratzea ere zilegi egiten zait. Gure inguruan, batez ere siderurgian oinarriturik geneukan kapitalismo peto petoaren barruan, boterea pixka bat sozializatze bidean sortu zen gizarte mota berezi hau. Langileek, nondik edo handik, bere lanpostua sortzeko diru bat jarriko zuten eta, handik aurrera, irabazi edo mozkinaren zati bat enpresa horretan gordeko zioten, hau handituz eta hari, langileari, heldutasun edo erreten duina ziurtatuz. Langileek lantokiaren jabe izateak holako komunismo kutsua ematen zion gizarte modeloari, nahiz eta Arizmendiarrieta apaizak asmatua eta abiatua izan.

Gizartera edo publikora asko zabaldu ez zen arren, ’gero MCC deitzen den munstroak, momentu batez ez zekien zer egin itzulera koperatiboetan pilatu zaizkien dirutzekin. Eta, bestalde, langileek ere ez 40zak urtean lan egin eta gero etxera eraman zituztenekin. Agian, Ordaindu eta Eskuratu osatzen duten 940ak bazekiten. Damutu ba dira ere.

etiquetas: josu torre

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120