Düsseldorf hirian.

Sei euskal konpainiak parte hartuko dute munduko dantza azoka nagusian

Internationale Tanzmesse azokaren 12. edizioan, abuztuaren 29tik irailaren 1era ospatuko da

EP - 2018(e)ko abuztuaren 2a, osteguna - 16:57etan eguneratua

Kukai dantza.

Kukai dantza. (JAVIER BERGASA)

Galería Noticia

Kukai dantza.

Sei euskal konpainia izango dira munduko dantza garaikideko Internationale Tanzmesse azokaren 12. edizioan, abuztuaren 29tik irailaren 1era, Alemaniako Düsseldorf hirian. Bertan bilduko dira mundu osoko 500dik gora enpresa eta 1500dik gora profesional: koreografoak, dantzariak, agentziak, ordezkariak, banatzaileak, kultur erakundeak, eta abar.

DONOSTIA. Etxepare Euskal Institutuaren eskutik eta ADDErekin (Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartea) elkarlanean, euskal eszenak presentzia bateratua izango du, bigarren aldiz, Tanzmessen Basque Dance markapean. Honako hauek dira nazioarteko azokan izango diren euskal konpainiak: Dantzaz, Igor and Moreno, Jone San Martin, Kukai Dantza, La Glo Zirko Dantza eta Lokke / Olatz de Andrés. Horiez gain, ADDEk egiten duen katalogoan erakutsiko dituzte 40tik gora konpainia, sortzaile eta kolektiboren 77 lan, orotara.

Jon Mayak zuzentzen duen Kukai Dantza konpainiak emango dio hasiera Internationale Tanzmesse jaialdiari, 'Oskara' lanarekin. Hain zuzen, lan horrekin hainbat sari jaso izan ditu Kukai Dantzak (tartean hiru Max sari), eta Espainiako Estatuan 70 funtzio baino gehiago egin ondoren, nazioarteko ibilbideari ekingo dio. Düsseldorfeko ikuskizuna abuztuaren 29an izango da, asteazkena, hiriko antzoki handiena den Capitol Theater antzokian.

Bestalde, 'Atlas I / Any body sounds' izeneko proiektuaren kontzeptua eta orain arte landutako materiala aurkeztuko du nazioarteko azokan Jone San Martinek. Hain zuzen ere, Tabakalera, Etxepare Euskal Institutua eta Emanuele Soavi Incompany-ri esker egonaldi bat egiten ari da San Martin Alemanian. Haren iritziz, "aukera bikaina" da publiko profesionalari beren lana aurkezteko eta sustatzeko. Aurkezpena abuztuaren 30ean izango da, osteguna, Düsseldorfeko Tanzhaus aretoan.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120