Langabezia igo da

572 langabe gehiago egon ziren Uztailean Euskadin

Iraupen luzeko langabeziak behera egin du, guztira, 968 pertsona gutxiago izan dira

Deia.eus - 2018(e)ko abuztuaren 2a, osteguna - 17:21etan eguneratua

Personas esperan para darse de alta en las listas de desempleo.

Personas esperan para darse de alta en las listas de desempleo.

Galería Noticia

Personas esperan para darse de alta en las listas de desempleo.

2018ko uztailean, LANBIDEko bulegoetan erregistratutako langabe-kopuruak gora egin du (572 gehiago) eta, beraz, 121.057 pertsona dira guztira;igoera, termino erlatiboetan, % 0,47koa izan da.

Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren hitzen arabera, “2018ko lehen erdialdean, kontratu mugagabeen kopurua iazko lehen seihilekoan genuena baino % 21,1 handiagoa da, kontuan hartuta kontratuen multzoak % 5,35 baino ez zuela egin gora. Horrek adierazten du lan-merkatuaren suspertzea, alderdi kuantitatiboari dagokionez ez ezik, kualitatiboan ere ari dela hobetzen”. Iraupen luzeko langabeziak behera egin du eta iraupen laburrekoak gora.

“Gorabehera horiek krisialdiaren aurrekoak ziren. Langabeziak lehen aldiz egin du gora uztaileko hilean, 2009tik, baina kontuan izan behar dugu 2008ko krisiaren aurretik langabeziak gora egiten zuela uztailean;beraz, esan daiteke krisialdiaren aurreko joera-ereduetara itzuli garela. Erne jarraitu behar dugu eta aurrera jarraitu gizartea, enpresak eta erakundeok jarduera ekonomiko jasangarriari ematen ari garen bultzadarekin”, esan du Artolazabalek, eta “prestakuntzak duen garrantzia” gogorarazi du.

Uztailean bilakaera onena izan duten langabeen profila honako hau da: gizonezkoa, 45 urtetik gorakoa, eraikuntzakoa edo industriakoa, Arabako bizilaguna. Ordea, portaera txarrena izan duen profila: emakumezkoa, 35 urtetik beherakoa eta 55-64 urte bitartekoa, Bizkaiko bizilaguna eta zerbitzuetako sektorekoa.

Kontratazioak beherakada izan du iazko hilabetearen aldean, baina gora egin du iazko hil bereko bolumenari dagokionez. Hori horrela, nabarmentzekoa da Bizkaian kontratazioak izan duen gorakada handia, 2017ko uztailaren aldean.

 2018ko lehen erdialdean, kontratu mugagabeen kopurua iazko lehen seihilekoan genuena baino % 21,1 handiagoa da, kontuan hartuta kontratuen multzoak % 5,35 baino ez zuela egin gora. Horrek adierazten du lan-merkatuaren suspertzea, alderdi kuantitatiboari dagokionez ez ezik, kualitatiboan ere ari dela hobetzen.

“Azken hilabete honetako bilakaera gazi-gozoa da pixka bat;izan ere, 2009tik lehen aldiz egin du langabeziak gora uztaileko hilabetean, baina, aldi berean, portaera hori krisialdiaren aurreko ohikora egokitzen da. Gainera, kontratazio-bolumenak eta kontratatutako pertsona-kopuruak gora egin du, nabarmen, iazko uztailarekin alderatuta".

Urte arteko saldoak erakusten duenez, 9.815 langabe gutxiago dago. Azken hiru hileotan, ez du jarraitu langabeziaren urte arteko beherakada-erritmoan izan den azeleraziorako aurreko hileetan izan den joerak.

Eraikuntzak hobera egin du

Langabeziak gora egin du emakumeen artean eta behera gizonen artean. Emakumeen artean, % 1,04 egin du gora eta, gizonetan, % 0,29 behera. Urtean, gizonezkoen langabeziak % 10,50 egin du behera eta, emakumeenak, % 5,18 baino ez.

Azken hilabete honetan, langabeziak gora egin du gazteenen artean eta behera helduenen artean. Beherakada erlatibo handiena 45 eta 54 urte bitartean antzeman da. Urte arteko saldoan, korrelazio handia antzematen da langabeziaren beherakadaren eta langabezian dauden gazte enplegu-eskatzaileen artean. Langabeen erdiak baino gehiagok (% 50,4) 44 urte baino gehiago ditu;% 24,1 ez da 35 urtera iristen;eta % 25,5 35 eta 44 urte bitartekoa da. Lan-merkatuan berriro sartzeko zailtasunek gora egin dute langabeen adinak gora egin ahala.

Uztailean behera egin zuen langabeziak jarduera-sektore guztietan, zerbitzuen sektorean izan ezik (983 pertsona gehiago);lehen mailako sektorean 52 pertsona gutxiago izan ziren, industrian 128 eta eraikuntzan 139. Lan-esperientziarik ez dutenen artean 92 pertsona gutxiago izan dira. Termino erlatiboetan eta iazko egoera aintzat hartuta, nabarmentzekoa da eraikuntzari lotutako langabeziaren beherakada handia, -% 17,90ekoa;halaber, nabarmentzekoa da industriari lotutako langabeziaren beherakada (-% 11,48).

Desagregaziorik zehaztuenean, azken hilabetean langabezia elkartuaren beherakadarik nabarmenena izan duen jarduera txikizkako merkataritzarena izan da;154 langabe gutxiago ditu. Langabezian beherakada esanguratsuak izan dituzten beste jarduera batzuk: egoitza-establezimenduetako asistentzia (-131), etxeko langileei enplegua ematen dieten etxeak (-109) eta eraikinentzako zerbitzuak eta lorezaintzako jarduerak. Langabeziaren igoera dela eta nabarmenena den jarduera hezkuntza da (+1.117).

Hil honetan, behera egin du iraupen luzeko langabeziak (968 pertsona gutxiago) eta gora epe laburrekoak (1.560 pertsona). Urteko erreferentzian ere beherakada handiagoa nabaritzen da iraupen luzeko kolektiboan (% 8,095eko beherakada), iraupen laburrekoen artean erregistratutako % 6,81eko beherakadaren aldean. Suspertze ekonomikoa ere aukerak ematen ari da langabe kronifikatuenei.

Azken hilabetean, langabeziak Araban baino ez du behera egin;% 0,56ko beherakada izan du, 111 langabe gutxiago. Bizkaian gora egin du % 0,75 (518 langabe gehiago daude) eta Gipuzkoan % 0,53 egin du gora (165 langabe gehiago). Urteko saldoan, portaera onena Gipuzkoak izan du, % 7,66ko beherakada erlatiboa izan baitu, gero Arabak (% 7,64ko beherakada) eta, gero, Bizkaiak (% 7,39ko beherakada).

Euskal hiriburuen artean, Vitoria-Gasteizen langabeziak behera egin du (90 langabe gutxiago), Donostian langabe-kopuruak gora egin du (4 gehiago) eta Bilbon gora egin du (340 gehiago). Langabeziaren beherakada dela eta, nabarmentzekoak dira honako eskualde hauek: Ezkerraldea (-133) eta Aiaraldea (-62).

 Uztailean, 87.610 kontratazio egon dira Euskadin eta, horietatik, 6.480, % 7,4, mugagabeak izan dira. Aurreko hilabetearen aldean, kontratazio-bolumenak % 8,1 egin du gora;2017ko uztailaren aldean, % 8 egin du gora. Denbora partzialeko kontratu-tasa % 38,25ekoa da;% 51,98koa emakumeetan eta % 25,13koa gizonetan. Aurten kontratu guztien metatua 576.326 da, aurreko urteko hil berekoa baino % 5,35 handiagoa. Mugagabeak 51.815 izan dira, aurreko urtean baino % 21,1 gehiago.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Economía

ir a Economía »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120