EraStop, erasoak sahiesteko aplikazioa

Emakumeen erasoak sahiestu nahi dizkien “AgreStop/EraStop” aplikazioa, eskuragarri dago

Erasoak ekiditeko plataforma honek berehala abisatzen dio Bilboko Udaltzaingoaren zentro koordinatzaileari, deirik egin behar izan barik

Deia - Miércoles, 1 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 12:14h

Bi ertzaintzak gizartea zaintzen

Bi ertzaintzak gizartea zaintzen (Deia)

Galería Noticia

Bi ertzaintzak gizartea zaintzen

Gaur hasita, Bilboko emakumezkoei segurtasuna eman eta erasoak saihestu nahi dizkien “Agrestop/EraStop” doako aplikazioa jaitsi daiteke.Eskuragarri dago jada App Store-n eta Play Store-n eta doan jaitsi ahal izango da, Androiden eta iOSen, “AgreStop/EraStop” izenarekin. Erasoak ekiditeko plataforma bat da. Lehenik eta behin Bilboko emakumeentzat pentsatu da baina aurrerago herritar guztiengana zabaldu nahi da.

Bilbo. Bilboko Udala iazko urtearen amaieran hasi zen aplikazio mugikor hau lantzen, Bilboko emakumeei segurtasuna emateko eraso bat egonez gero. Aplikazio hori Bilboko idiosinkrasiara egokituta dago. Indarkeria matxista jasan duten emakume talde batek eta emakumeen elkarte batzuek lagundu dute azken probetan. Aplikazioaren helburua herritarrei segurtasun handiagoa ematea da, batez ere andrazkoei.

Probak egin ondoren, aplikazioa publikoa da eta nahi duten guztiek jaitsi ahal izango dute. Hau ez da jaietarako soilik sortutako aplikazioa, herritarrei Udaltzaingoarekin zuzenean kontaktatzeko aukera emango dion tresna bat da, beti eta zerbitzu publiko modura. Aplikazioa Udaltzaingoarekin kontaktatzeko dauden beste kanaletara gehitzen da (adibidez, 092 telefono zenbakia).

Aplikazioak funtziona dezan, datu pertsonalak sartu behar dira interesdunaren telefono mugikorra geolokalizatzeko. Botoi bat sakatuz, abisuak Udaltzaingoaren koordinazioko zentroan zuzenean jasoko dira. Ez dago deitu beharrik. Aplikazioaren bitartez berehala abisatzen da eta Udaltzaingoaren esku-hartzea modu automatikoan jartzen da abian, mugikorrak erakusten duen lekura joateko.

Horixe da aplikazio honen balioetako bat, berehalako abisua deirik egin barik. Horrela, erasoa jasaten ari den pertsonak errazago eman dezake abisua.

Aplikazio honek hiru funtzionaltasun dauzka:

  • Eraso bat jasaten ari naiz. Larrialdietako botoia da. Botoi hori sakatzen duenak berehalako seinale bat bidaliko dio Udaltzaingoari bere geolokalizazioarekin. Horri esker, agenteak laguntza ematera joan ahal izango dira azkar batean.
  • Salatu eraso bat. Edozein indarkeria-ekintza ikusten duenak salatu egin dezake. Aukera horrekin, alerta bat bidaliko zaio poliziari hark esku har dezan. Alerta horretan erasoaren kokapena geolokalizatzen da.
  • Etorri nirekin. Aldez aurretik, norbere kontaktuetan adierazi behar da nor izango den laguntzailea. Erabiltzailea etxera doan bitartean, laguntzaileak mapa birtual batean ikusiko ditu haren urratsak. Uneren batean erabiltzailea bidetik aldendu edo ez duela aurrera egiten ikusten badu, laguntzaileak Udaltzaingoari dei diezaioke.

Aste Nagusia bukatzen denean, aplikazioaren eraginkortasuna eta lehen fasean lortutako emaitzak aztertuko dira. Gero, herritar guztiengana zabaldu nahi da, arriskuan egonez gero edo eraso bat ikusiz gero abisatzeko aukera izan dezaten. Horrez gain, hobekuntzak sartu nahi dira, adibidez eskumuturreko bat erabiltzea telefonoko aplikazioarekin batera.

Segurtasunaren aldeko Itunean jaso ziren 35 neurrietako bat da honako hau, Bilboko Udaleko alderdi politiko guztiek onartu zutena bilbotarren prebentzioko eta segurtasuneko zerbitzuak bermatzeko.

MRSystem enpresak garatu du aplikazio hau, Bilboko Udalaren Segurtasun Sailaren laguntzarekin. MRSystem Bilbon sortu zen 1998an eta informazioaren teknologia aplikatuen zerbitzuetara bideratutako enpresa da. Bizkaiko ETE bat da eta beti arduratu dira teknologia berriak industriaren onurarako ez ezik, gizartearen onurarako ere aplikatzeaz.

Bere ibilbide luzean garapeneko proiektu askotan hartu du parte eta beti egon da merkatuan dauden teknologietako abangoardian. Azken urteotan, bere lanaren zati handi bat aplikazioetara eta Gauzen Interneterako plataformen garapenetara joan da.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120