Zirrikituetatik begira

Zalantzak

Rikardo. Arregi - Miércoles, 1 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 06:00h

PPkoek aukeratu berri duten Pablo Casadoren diskurtsoak oso eskuinekoak direla esaten da, alderdian ideologia (liberala, kontserbadorea) berreskuratu dutela, Partido Popular betikoa itzuli dela. Badirudi orain arte izan duguna (Rajoy eta abar) kontu light bat izan dela, kaloria gutxikoa, eta hemendik aurrera benetako elikadura zer den jakingo dugula. Egia da Pablo Casadok atera dituela itxita edo gaindituta zeuden kontu batzuk, abortoarena demagun, esateko 80ko hamarkadan zegoen legea ezarri behar dela berriro ere. Oraintxe bertan eztabaidan dauden gai batzuen inguruan, eutanasiarena adibidez, iritzia ere eman du, edozein arauren kontrakoa, jakina. Familiaren alde egin du, irakaskuntza pribatuaren alde.

Abortoa, eutanasia, familia, irakaskuntza pribatua: gaiak aletzen zituen bitartean zerbaiten falta sumatu nuen. Gai guztietan eskuinekoek betidanik izan duten jarrera, noski: ez eta ez. Abortoa, eutanasia, familia, irakaskuntza. Zer falta da? Beraiek, eskuinekoek, ez dute inoiz arazorik izan txikikeria horiek (abortoa, hiltzear dagoen senitartekoa, amoranteak, gainditu gabeko ikasgaiak) konpontzeko: diruak, eta ekimen pribatuak, den-dena errazten du. Abortoa, eutanasia, familia, irakasuntza pribatua, esentzietara bueltatzea... Hara! Badakit! Non dago sexu berekoen arteko ezkon-tzarena? Pablo Casadori laguntza eman dioten talde atzerakoi horiei berdin zaie? Gay eta lesbiana ezkondu asko dago Partido Popularrean gauzak orain aldatzen hasteko? Familiaz galdetu diotenean Casadok esan du bakoitzak erabakitzen duela zer familia duen eta dela inoren etxean sartuko. Apezpiku katolikoek ez dute ezer esan behar? Zergatik hain estu abortoarekin eta hain zabal sexu berekoen arteko eskontzekin? Pinkwhasing (LGBTI jendearekin beste arazo batzuk estaltzea) Espainiako Erresumara ere heldu da? Espainia arrosa apurtua baino lehenago?

Beharbada ezkontzarena ez da batzuek pentsatzen zuten bezain iraultzailea;agian abortoaren kontuan emakumeak eta emakumeen gaineko kontrola daude inplikaturik. Nork daki;heteropatriarkatu hitzaren bigarren zatia lehendabizikoa baino garrantzitsuagoa da oraindik ere.

etiquetas: rikardo arregi

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120