DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
Jazz Jaialdia

Guggenheim Museoak BBK Jazz Gauak emanaldiekin ospatuko du Aste Nagusia

Abuztuaren 21etik 24ra, Museoaren Atrioan 

Deia - Miércoles, 1 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 11:57h

BBK Jazz Guggenheim Gauak festibalaren kartela.

BBK Jazz Guggenheim Gauak festibalaren kartela. (Guggenheim)

Galería Noticia

BBK Jazz Guggenheim Gauak festibalaren kartela.

2018ko Aste Nagusiakjazzaren zaleak bilduko ditu berriro BBK Jazz Guggenheim Gauakfestibalean. Abuztuaren 21etik 24ra, Museoko Atrioak estatuko nahiz nazioarteko musikari garaikideen emanaldiak hartuko ditu;gainera, publikoak aukera izango du erakusketak bisitatzako eta gauez, kopa bat hartzeko, 23:15etik 2:00etara.

Bilbo. BBK Jazz Guggenheim Gauak abuztuak 21ean hasiko da, asteartearekin, Europako kontrabaxu-jotzaile onenetako baten eskutik: hain zuzen ere, Javier Colina bere taldearekin arituko da. Abuztuak22an, asteazkenarekin, Uffe Markussen laukote danimarkarraren txanda izango da.

Abuztuak23an, ostegunarekin, Mouhannad Nasser eta Albert Sanz musikarien taldeak laute siriarra, pianoa, kontrabaxua eta perkusioa fusionatuko dituzte, Mediterraníes diskoaren aurkezpenean.

Azkenik, abuztuak 24an, ostegunarekin, Marco Mezquida jazz-pianojole eta konpositore moldaerrazak Maurice Ravel-en bidaia imajinario musikala eskainiko die bertaratutakoei, bere taldearekin batera.

BBK Jazz Guggenheim Gauak festibaleko publikoak aukera izango du, halaber, Museoaren programazio artistiko erakargarriaz gauez gozatzeko;honako erakusketak topatuko dituzte: Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz, Chagall. Urte erabakigarriak, 1911–1919, Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia eta Javier Téllez: Itzal-antzerkia. Data horietan, gainera, aukera izango da Arte ikasbide erakusketa bisitatzeko, hau da, EAEko ikastetxeetako ikasleek egindako artelanen hautaketa.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Aste Nagusia

ir a Aste Nagusia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120