DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
webgunean bihar argitaratuko da

Aste Nagusiko programa etxeetako postontzietan banatuko da

Aste Nagusiko jai-egitaraua Bilboko Udalaren webgunean, "Bilbao Aste Nagusia" aplikazioan eta esku-orrietan egongo da eskuragarri

2018(e)ko uztailaren 31a, asteartea - 12:01etan eguneratua

Udalak 100.000 ale banatuko ditu postontzietan, beste 40.000 ale barrutietako udaltegietan eta informazio-puntuetan jarriko dira eskuragarri eta 10.000 frantsesez eta ingelesez argitaratuko ditu

Udalak 100.000 ale banatuko ditu postontzietan, beste 40.000 ale barrutietako udaltegietan eta informazio-puntuetan jarriko dira eskuragarri eta 10.000 frantsesez eta ingelesez argitaratuko ditu

Galería Noticia

Udalak 100.000 ale banatuko ditu postontzietan, beste 40.000 ale barrutietako udaltegietan eta informazio-puntuetan jarriko dira eskuragarri eta 10.000 frantsesez eta ingelesez argitaratuko ditu

BILBO. Datozen egunotan, Bilboko Udalak aurtengo Aste Nagusiko egitaraua etxeetako postontzietan banatu eta udalaren kanal digitaletan argitaratuko du;guztira, jai-egitarauan 400 jarduera baino gehiago bildu dira, era eta adin guztietako jendearentzat. Bilbotarrek eta bisitan datozenek bederatzi jai-egunetako egitaraua ezagutu dezaten, Bilboko Udalak informazio-kanal batzuk jarri ditu abian.

Bihar, abuztuak 1, hasita, egitaraua nahinork jaitsi ahal izango du Udalaren webguneko atal ofizialetik. Gainera, Bilboko Udalak Aste Nagusiari buruzko informazioa “Bilbao Aste Nagusia” aplikazio ofizialaren bidez eta Bilboko Udalaren sare sozialetako kontu ofizialen bidez ere zabalduko du.

Era berean, abuztuaren 9an hasiko da Bilboko etxeetako postontzietan egitaraua banatzen;100.000 ale banatuko ditu guztira. Banaketa osatzeko, egitarauaren 40.000 ale eskuragarri egongo dira Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako Sailean (Aznar eraikina), Udaletxeko Informazio Bulegoan (San Agustin eraikina), Bilbao Turismoren bulegoetan (Plaza Biribileko Terminus eraikinean), Guggenheim Museoan, Bilboko Konpartsen egoitzan eta barrutietako udaltegietan.

Bilboko Aste Nagusia atzerrian ere ezaguna denez eta Bilboko jaietarako turistak etortzen direnez, udalak 10.000 ale argitaratuko ditu frantsesez eta ingelesez;horiek eskuragarri egongo dira Plaza Biribileko Bilbao Turismoren bulegoetan, Loiuko aireportuan, Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako Sailean (Aznar eraikina), Udaletxeko Informazio Bulegoan (San Agustin eraikina) eta Zazpi Kaleetako Udaltegian.

PROGRAMA ULERTERRAZA

Aste Nagusia ahal denik eta inklusiboena izan dadin, Udalak egitaraua Irakurketa Errazera ere egokitu du formatu digitalean. Hau da, irakurtzeko edo ulertzeko zailtasunak dituzten pertsonek irakurtzeko eta ulertzeko moduko materialak eskainiko ditu, egokituta formari eta edukiari dagokienez. Hori lortze aldera, hizkuntza argia eta zehatza erabili da eta testuarekin batera irudiak eta argazkiak jarri dira testua deskribatzeko, horrela mezua ulergarriagoa eta argiagoa eginez.

Gainera, itsuek edo ondo ikusten ez duten pertsonek egitarau orokorra braille-hizkuntzara transkribatuta edukiko dute leku hauetan: Udalaren Informazio Bulegoan (San Agustin eraikina), ONCEren egoitzan (Perez Galdos, 11), Bilbao Turismoren bulegoetan (Plaza Biribila), Guggenheim Museoaren inguruetan eta Aireportuan, La Bolsa eraikinean, Txikigunean eta Barrainkuako Udaltegian. Kartelaren egileak, Jone Etxaburu Garai kartelaren deskribapena egingo du idatziz eta ondoren, testu hori braillera transkribatuta lehen aipatutako puntuetan egongo da.

Horrez gain, dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako egokituta dauden jarduerak adieraziko dira egitarauan.

Bilboko Udalak www.bilbao.eus/astenagusiawebgunea herritarren eskura jarri du;bertan, Aste Nagusiko historia, elementu esanguratsuenak eta 400 jardueratik gora jasotzen ditu.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Aste Nagusia

ir a Aste Nagusia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120