berrikuntza prozesua

Mondragonek bost master eta graduondo berri eskainiko ditu 2018/2019 ikasturtean

Ingeniaritza, hezkuntza, enpresagintza eta gastronomiarekin lotutako ikasketak

EUROPA PRESS - Lunes, 30 de Julio de 2018 - Actualizado a las 12:44h

Sede de Grupo Mondragon, situada en la localidad guipuzcoana de Arrasate.

Sede de Grupo Mondragon, situada en la localidad guipuzcoana de Arrasate.

Galería Noticia

Sede de Grupo Mondragon, situada en la localidad guipuzcoana de Arrasate.

Mondragon Unibertsitateak bost master eta graduondo berri gehituko ditu datorren ikasturtean bere lau ezagutza eremuetan: ingeniaritza, hezkuntza, enpresagintza eta gastronomia. Zehazki, bost master eta graduondo berri eskainiko ditu, Euskadiko enpresa eta gizarte premia berriei erantzuteko eta enpresa inguruneei profesional kualifikatuak eta espezializatuak eskaintzeko.

DONOSTIA. Horrela, Mondragon Unibertsitateak jakinarazi duenez, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Irakasle Aditua Haur Hezkuntzako Berrikuntzan titulua eskainiko du, Haur Hezkuntzako irakasleen prestakuntzan eragiteko asmoz.

Gaur egun irakaskuntzan eta berrikuntza prozesuetan sor daitezkeen premiei erantzutea da helburua. Horregatik, Haur Hezkuntzan espezializatutako pertsonen profila elikatzea eta irakasleak beharrezko erremintez eta baliabideez hornitzea du xede ikastaroak, haien alderdi pertsonalen eta profesionalen arteko oreka azpimarratuz. 300 orduko ikastaro presentziala izango da, eta irailaren 29tik 2019ko ekainaren 30era emango da, Aretxabaletan.

Halaber, Goi Eskola Politeknikoak Fabrikazio Aditibo Industrialean masterra eskainiko du. 1.500 orduko master presentziala izango da, eta urrian hasi eta uztailean amaituko da, Ordiziako campusean. Metalen 3D diseinuan eta inprimaketan, karbono zuntzezko konpositeetan, biomaterialetan eta plastikoetan espezializatutako ingeniarien etorkizuneko belaunaldi bat sortzea du xede. Masterraren bitartez, ikasleek 4.0 Industriak barne hartzen duen teknologia nagusietako baten oinarri zientifikoak eta teknologikoak ezagutuko dituzte.

Materialen zientzia eta diseinuaren optimizazioa eta fabrikazioa jorratzeaz gain, digitalizazioa, bezeroa ahalduntzea edo fabrikazio banatua moduko paradigma berriarekin lotutako negozio ereduen inguruko alderdiak gehituko ditu masterrak.
BASQUE CULINARY CENTER

Bestalde, Basque Culinary Center-ek bi graduondo berri izango ditu datorren ikasturtean. Hain zuzen, alde batetik, Food &Berevage (F&B) Zuzendaritzan Masterra eskainiko du, hotelen sektoreari bideratua. Master hau F&Bn aditu bihurtzeko eta Elikaduraren eta Edarien departamentua zuzendu eta antolatu ahal izateko programa bat da. Berrikuntza ikuspegi globala eta integratzailea du, eta kalitateari eta zerbitzuari dagozkion estandar altuenak mantentzen ditu, hoteleko gastronomiaren onurak maximizatuz.

Gero eta gehiago hazten eta birsortzen ari den sektore bat da eta, beraz, profesional espezializatuak behar ditu, hau da, hotelen negozioa ondo ezagutzen duten eta hoteleko gastronomia ahalmenari ahalik eta etekinik handiena ateratzeko gai izango diren F&Bko Managerrak.

Programak 60 ECTS ditu eta master amaierako proiektu baten garapena barne hartzen du. Gainera, curriculumean kanpo praktikak ere sartzen dira, hotelen sektoreko bertoko, estatuko zein nazioarteko establezimendu onenetan.

Beste alde batetik, Basque Culinary Center-ek Jangela eta Bezeroen Arretako Zuzendaritzan aditu titulua ere eskainiko du. Unibertsitateko aditu ikastaro hau da gaur egun jangela zuzendari bihurtzeko programarik osoena. Erreferentziazko aditu handiekin eta sektoreko irakasle adituekin prestatzeko aukera eskainiko du, eta saio teorikoak nahiz praktikoak, sektoreko profesionalen ikastaro magistralak, ikaskuntza bisitak eta ikasturte amaierako proiektua barne hartzen ditu.

Ikasketa plan trinko bat da, eta jangela konfiantza osoz bideratzeko ikuspegi globala eskainiko du, prozesuak optimizatuz eta negozioari eta bezeroei balioa eskainiz.
KIROL BERRIKUNTZA

Halaber, Mondragon Unibertsitateak Kirol Berrikuntzan eta Kudeaketan Graduondoa eskainiko du, Mondragon Team Academy unibertsitateko nazioarteko ekintzailetza unitatearekin elkarlanean eta Wats metodologiarekin. Horrela, metodologia berritzaileak irakatsiko zaizkie profesionalei, kirol erakundeen eta errendimendu altuko kirol-taldeen kudeaketaren arloan.

Kirolaren esparruan indarkeria desagerraraztea ardatz duela, Euskadin aitzindari den graduondo honetan ikasleek konpetentziak eskuratuko dituzte kirol arloko enpresen sektorean, negozioak garatzeko eta ekosistema osasuntsu eta indarkeriarik gabekoan kirol taldeak kudeatzeko.

Metodologia berritzaileak izango dira graduondoaren bereizgarri nagusietako bat. Mondragon Team Academy-ren filosofiarekin bat, ikasketen oinarri izango dira "eginez ikasteko" hezkuntza eredu finlandiarra, talde lana, pentsamolde globala eta sareko lana. Metodologia hori nazioarteko erreferentzia da hezkuntzaren eta ekintzailetzaren alorrean, eta mundu osoko 17 ikastetxe eta unibertsitatetan erabiltzen dute. Graduondoa Bilbao Berrikuntza Faktorian eskainiko dute irailetik martxora, ostiral arratsaldetan eta larunbat goizetan.

Bost master eta graduondo berriez gain, Mondragon Unibertsitateak 16 unibertsitate master eta 19 titulu propio eskainiko ditu hurrengo ikasturtean.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120