Zirrikituetatik begira

Festa ordainduak

Ana Urkiza - Lunes, 30 de Julio de 2018 - Actualizado a las 06:00h

Columnista Ana Urkiza

Columnista Ana Urkiza

Galería Noticia

Columnista Ana Urkiza

ORDAINDU beharko ez genukeen hori ordaindu beharrak izugarri mintzen du bat;dela, supermerkatuko orgatxoa uzterakoan sartutako txanpona atera ezinda geratzen zarenean, dela autobuseko txartela dirurik gabe gelditu zaizulako hobaririk gabeko tiketa erosi behar duzunean, dela deskontua zuela uste zenuen zerbait ordaintzera abiatu eta deskontua aldameneko produktuak zuela bakarrik konturatzen zarenean.

Adibideok huskeriak dira. Poltsikoan 3 eurotik beherako zuloa egiten digutenak. Baina, hala ere, gertakizunok kontatu egiten ditugu. Min egiten digutelako.

Baionako festetan parte hartu ahal izateko ordaindu beharreko 8 euroak ere ez dira komentatu gabeak izan. Min egin dute. Min egin dute, ordea, arestian esan bezala, ordaindu beharko ez genukeen “gauza” horien artean ulertzen ditugulako festak, denonak eta denontzako direlako, alegia;eta min egin dute, galdetutako askok esan bezala “8 euro dirua delako”.

Bitxia egin zaidanik ezin ezkutatu, ostera, debatearen erdian ze gutxi entzun den segurtasunaren, berdintasunaren eta garbitasunaren alde hartutako erabakia izan denik. Edota Baionan festetaz disfrutatzen ez dutenekiko edota festa egiten den espazioan bizi ez direnekiko solidaritatea erakutsi duenik. Hau da, festaren gehiegikeriak (udaletxearen aurrekontua handitzen duten gastuak: segurtasuna eta garbiketa, batik bat) erabiltzaileen artean ordaintzea duenik helburu eta ez Baionako biztanle guztien arketatik.

Lanean ikasle frantses bat izan dugu praktiketan. Eta praktikak bukatu zituenean, udarako ze plan zuen galdetzean, Baionako festetara zihoala esan zigun pozarren. Arriskutsuak ez ote diren galdetzea otu zitzaidan. Eta erantzun xelebrea jaso nuen: ez zela bere arazoa, berak etxea zeukala eta (osabaren etxean lo egiten zuela, alegia). Bordelekoa zen ikaslea.Nago, sarriegitan, arazoei izena egokitzea kostatzen zaigula. Eta egokitu bitartean hartzen diren erabakiei, baita ere. 8 euro horiei, nik neuk, segurtasunaren prezioa dela deituko nieke. Kubata baten ordainsaria, festetan burutsuago aritzeko.

etiquetas: ana urkiza

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120