Erromeria

‘Irun Hiria’ Musika Banda, ‘BANDtzaldia’ eta Aiko taldearekin batera erromeria antolatuko du

Ekitaldia, abuztuaren 3an izango da, Urdanibia Plazan

Lunes, 30 de Julio de 2018 - Actualizado a las 16:32h

Irun Banda

Irun Banda

Galería Noticia

Irun Banda

‘Irun Hiria’ Musika Banda, BANDtzaldiaarekinbatera erromeria antolatuko du abuztuaren 3an Urdanibia Plazan gaueko 10etan.Kontzertua, Garikoitz González Munduaten zuzendaritzarekin, “Irun Hiria”komusikariak eta AIKO Taldeko musikariak eta dantzaren maisuak batuko ditueszenatokian, 60 artista baino gehiagoko talde bat osatuz. Halaber,Sabin Bikandik konposatutako euskal musika eta Joserra Gutierrezen konponketak ere entzungo dira.

Bilbo. Ikuskizuna Euskal Jiraren barruan dago. Antzinako euskal gizartearen ohiturak, zaletasunak eta bizitzeko modua gogorarazteko irundarrek ospatzen duten jaia da. Hainbat elkartek berreskuratu dute, eta aurten 40. urteurrena ospatuko du, abuztuaren 3an eta 4an. Horrela, herriko plazan, Bandaren musikarekin egindako dantzaldia izango da ostiral gaueko protagonista.

Musikaz gain, BANDtzaldia erromeria ere bada, AIKO taldeko dantza maisuak bertan dauden guztiei parte hartzera gonbidatuz eta dantzak gidatuz. Kontzertuan, Irungo Bandaren beteranotasunari, AIKOren, euskal dantza tradizionalaren hedapena bultzatzen duen musikari eta dantza maisu taldearen, filosofia berezia gehituko zaio.
 
Irunen egingo den estreinaldirako aukeratutako programan Sabin Bikandik konposatutako 18 lan baino gehiago aurki ditzakegu. “Irun Hiria” bandaren musikaren batera, bertaratzen den jendeak pasodobleak, jotak, jauziak, ‘chotis’ak, polka edota ingurutxoak dantzatzen parte har dezake, besteak beste. Musika entzuten den bitartean, dantza irakasleak plazan arituko dira dantzatzen, jaia alaitzen, publikoaren parte hartzea bilatzen… AIKOrekin ohikoa denez, ez maisutasunik ez mailarik;beharrezkoa den bakarra dantza egiteko gogoak dira.
 
Kontzertu-erromeriak, bere saio guztietan herritarren partaidetzan oinarrituta euskal dantzen hedapena sustatuz hamar urte baino gehiago daramatzan AIKOren filosofia eta dagoeneko hiru mende luzeko historia duen Irungo Bandaren beteranotasuna uztartuko ditu. Denbora tarte horretan, Agrupación Cultural Banda de Música Ciudad de Irún (hori da bere izena 1973tik), protokolozko ekitaldien parte izatetik, herriko kultur eta gizarte jardueran erabat murgiltzera pasatu da.

Gaur egun, bere egiteko nagusietakoa musika zaleak sortzea da. Hori dela eta, kontzertu didaktikoak antolatzen ditu eta jarduera berritzaile askotan hartzen du parte, BANDtzaldian, adibidez. Bokazio berriei eskainitako dedikazio horren adibidea Garikoitz González Munduate zuzendaria bera da, bandako kidea hamabi urte zituenetik. González Musikenen sartu zen UPV/EHUn Enpresa Zientzietan diplomatu ondoren, eta Orkestra Zuzendaritza Goi Titulua lortu zuen Arturo Tamayo irakaslearekin. Alcázar de San Juango, Manzanareseko eta Huelvako eta Bilboko Udal bandak zuzendu ditu, eta baita Orquesta Universitaria de Murcia izenekoa ere, mota guztietako taldeekin lankidetzan aritzeaz gain: orkestra sinfonikoak, txistulari bandak, abesbatzak, kamera taldeak…

‘BANDtzaldia’ AIKO Taldeak burututako espektakulu berria da, honetan Euskal Herriko Musika Banda desberdinekin aritzen dira elkarlanean, BBK Fundazioarekin batera. AIKO Taldeko musika, bandekin, eta herritarren partaidetzarekin garatutako erromeria. Pasa den urtean estrenatu zen lehenengo aldiz Bilboko Musika Bandarekin Azkuna Zentroan;eta Gipuzkoak, Errenteriako Niessen Kulturgunean. Hilabete honetatik aurrera, Portugaletek, Iruñeak, Gasteizek, Eibarrek, Barakaldok, Irunek, Estellak, Altasuak edota Zarautzek horrelako kontzertu batetaz gozatzeko aukera izango dute, AIKO Taldeko musikariekin eta honen dantza maisuekin.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bizkaia

ir a Bizkaia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120