2019-2021 aldian

Eusko Jaurlaritzak 16 milioi euro banatuko ditu unibertsitateetako ikerketa taldeen laguntzetan

Helburua da euskal unibertsitate sistemako ikerketa taldeen jarduerak babestea

EUROPA PRESS - 2018(e)ko uztailaren 29a, igandea - 17:35etan eguneratua

Campus de la UPV/EHU en Leioa.

Leioako UPV/EHU-ko kampusa. (Foto: N.G.)

Galería Noticia

Campus de la UPV/EHU en Leioa.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak agindu berri bat onetsi du, unibertsitateetako ikerketa taldeen lana bultzatzeko, eta 16 milioieuro banatuko ditu diru laguntzetan 2019-2021 aldian. Deialdiarenhelburua da oinarriak finkatzea eta diru laguntzak ematea euskalunibertsitate sistemako ikerketa taldeen jarduerak babesteko.

BILBO. Ikerketa taldeen programak eremu hauetan garatu behar dira: Artea eta Humanitateak, Zientziak, Osasun Zientziak, Gizarte Zientziak eta Zientzia Juridikoak, eta Arkitektura. Finantzaketa beren zereginak ikerketa taldeen barruan beteko dituzten ikertzaileak kontratatzeko izango da gehienbat, Hezkuntza Sailak jakinarazi duenez.

Horrela, deialdiak 2019-2021 aldirako bikaintasunezko ikerketa taldeentzako finantzaketa dakar. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sistemaren eraketa eta 2021ean berriz definituko den RIS3-Euskadi espezializazio adimendunaren estrategia kontuan hartuta zehaztu da deialdia.

Deialdian egindako inbertsio berria 2016-2021 aldirako deialdian egindakoari gehitu zaio. Horren bitartez, Euskal Unibertsitate Sistemako bikaintasun talde guztientzako finantzaketa osagarriaren eskaera guztiak 2022ko deialdi bakar batean bateratzea lortuko da.

Deialdiaren bitartez kalitatezko ikerketa sustatu nahi da. Gainera, ikerketa taldeak zatitzeko joerarekin amaitu nahi da, behar adinako tamaina eta masa kritikoa har ditzaten, Europako Ikerketa Gunearen testuinguruan euskal ikerketak dituen erronkei aurre egiteko. Hala, eremu desberdinetako adituak taldekatzea sustatzea da asmoa.

Gainera, deialdiak Euskal Unibertsitate Sistemako ikerketa taldeak babestuko ditu finantzaketa osagarri bat emanez, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ikerketa-taldeen jarduerak ahalbidetu eta sustatzeko, eta haiek egindako ikerketan kalitate zientifikoa, eragin soziala eta nazioarteko proiekzioa areagotzeko.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120