Zirrikituetatik begira

Ezinezkoa

Juanra Madariaga - Domingo, 29 de Julio de 2018 - Actualizado a las 06:00h

MASAglobalizatuak hedabideen bazka nazkagarriak irensten du tai gabe. Beste hodeiertzik ez du begien aurrean. Asteotan manadako guardia zibilaren balizko ihesaldia ez zela aurretiaz eta estrategikoki prentsaturiko kontua esan dute, eta libre segitzen du kaleetan barna irribarre dorpe horrekin. Eta bitartean, Altsasuko gazteen kontrako gaztigu lotsagarriak eta injustifikatuak aurrera darrai. Aurreko asteetan ere albiste luzeeeeeeeeeeak eta lerdoak, gaurko gizartearen modeloa den Cristiano Ronaldo jokalariari buruz. Bai, futbola, nola ez! Juventusek fitxatu du, eta Italiako taldeak 105 milioi euro ordaindu dizkio Real Madrili portugaldarraren truke. Dirua horretarako da, espektakulu kapitalistari men egiteko.

Baina hemengo saltsa babotik urrun, oso urrun, bestelako pasioek ere bere tokia eskatzen dute. Telebistako portadetan eta albistegi nagusietan ez da aipatuko dudana inoiz ere agertzen, baina batzuetan gizakiaren dimentsio neurtezinaren zertzeladak horrela heltzen zaizkigu.

Udan honetan, Pakistanen dagoen Chogori mendia, K2, lehen aldiz jaitsi da eskiekin. Ezinezkoa zena Andrzej Bargiel gazteak egin du. Igandean zapaldu zuen munduko bigarren mendirik altuenaren gailurra, eta minutu batzuk estratosfera horretan eman ostean, 3.000 metroko desnibela duten malda pikoei heldu zien, eskiak jantzita.

Bere ahalmen fisikoa mutante batena da. Mendirik altuenetako batzuk ordutegi ezinezkoan igo ditu dagoeneko, bai eta eskiekin jaitsi ere (Shisha Pangma ordu eta erdi batean, edo Broad Peak hirutan, adibidez). Bestelako indarra behar da menditzar horren bizarretara igotzeko, baina kasu honetan, bere koadrizepsak burdinazkoak baina gogorragoak izan behar dira, bertako gailurretik kanpamentu nagusiko tarte ikezuan behera segurtasun minimoarekin abiatzeko, eta esfor-tzu itzelak exijituriko desgastea pairatu ahal izateko. Gainera, amildegiaren hustasunak inguratzen zaitu, eta bertan zaudela, jakin badakizu okerreko mugimenduk edota giro eskasak maldan behera jaurtiko zaituztela.

Naturaren espazioan gizakiaren pasiorik ederrenak topatzen dira. Batzuetan ezinezkoak.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120