Bizia Lab Campusa

EHUk jasangarritasuna hobetzeko 18 proiektu abiatu zituen aurreko ikasturtean

EP - 2018(e)ko uztailaren 28a, larunbata - 18:44etan eguneratua

Campus de Leioa de la UPV/EHU

Leioako unibertsitatea. (DEIA)

Galería Noticia

Campus de Leioa de la UPV/EHU

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) jasangarritasuna hobetzera bideratutako 18 proiektu jarri zituen martxan 2017-2018 ikasturtean, Bizia Lab Campusa programaren lehen deialdiaren baitan, eta guztira, unibertsitate eremuetako ia 180 pertsonak parte hartu zuten.

BILBO. EHUk jakinarazi duenez, Bizia Lab Campusaren helburua da irakasle, administrazio eta zerbitzuetako langile eta ikasleen artean parte hartzeko prozesua sustatzea, zeharkako diziplina ikuspegitik, unibertsitatean bertan jasangarritasuneko erronkei erantzuteko.

Horrela, programaren lehen deialdia 2017-2018 ikasturtean egin da, aurreko ikasturtean eginiko esperientzia pilotuaren ondoren, eta une honetan zabalik dago programaren bigarren deialdia.

Bizia Lab Campusaren lehen esperientzian 18 proiektu zehatz egin dira eta, horietan, unibertsitateko elkarteko zenbait diziplina eta kolektibotako 178 pertsonak parte hartu dute (84 emakume eta 92 gizon). Lehen urratsa aztertu beharreko erronkak zehaztea izan zen. Zortzi erronka ezarri ziren, ekintza zehatzak egiteko. Erronkak modu parte hartzailean zehaztu ziren, 2017ko ekainean eginiko mintegi batean.

Ikasturteko erronkak honako hauek izan dira: trantsizio energetikoa, ekonomia zirkularra, hiri baratzeak campusetan, campusetako hirigintzako plangintza eta mugikortasuna, unibertsitate osasungarria, unibertsitateko elkarte eta kultura jasangarria, eraldaketarako hezkuntza eta beste erronka batzuk.

EHU AZTARNA

Horreola, adibide modura, EHU Aztarna proiektuan unibertsitatearen ingurumen aztarna zenbatesten ari dira, Bizi Zikloaren Analisiaren metodologia erabiliz eta Europako Batzordeak proposatutako gida metodologikoa jarraituz. Proiektua baliabideen erabileraren (energia, materialak) eta EHUko jarduerekin lotuta atmosferara, uretara eta lurrera egindako igorpenen inbentarioa prestatzen ari da, mugikortasuna barne.

Gainerako proiektuen helburua da unibertsitatearen barruan eremu eta jardueretan aurrera egitea. Adibideetako batzuk dira erreaktibo kimikoen erosketa arduratsua eta jasangarria, hondakinak murrizteko estrategiak, campusetan hiri baratzeak garatzea, elikadura osasungarria eta jasangarria sustatzea eta energia berriztagarriak erabiltzea.

Bizia Lab Campusa University Educators for Sustainable Development Erasmus Proiektuaren ondorioz sorturiko ekimena da. Proiektu horretan EHUk parte hartu zuen, 2013-2016 aldian. Bizia Lab Campus programa bat dator 2018-2021 aldirako Plan Estrategikoaren ildo nagusiekin, bai eta EHUren IKD (ikaskuntza kooperatiboa eta dinamikoa) hezkuntza ereduarekin eta Nazio Batuen Erakundearen 2030erako Agendarekin ere. Ekimena Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Gizarte Ekintzaren arloko Errektoreordetzako Jasangarritasun Zuzendaritzak sustatzen du.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120