Gau astronomikoa

Teleskopioak "mendeko ilargi eklipserik luzeena" ikusteko Donostian

Teleskopioak jarriko dituzte eklipsea ikusteko gaur, ostirala, Urgullen

E. P - Viernes, 27 de Julio de 2018 - Actualizado a las 10:50h

Ilargia gorriz tindatuko da

Ilargia gorriz tindatuko da (EFE)

Galería Noticia

Ilargia gorriz tindatuko da

Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Donostiako Udalak teleskopioak jarriko dituzte Urgullen gaur ostirala, uztailaren 27an, ilargi eklipsea ikusteko. Hitzordua 22.00etan hasiko da, Zuloaga plazan, handik Urgullera joateko (ikurriña dagoen tokira), argi kutsadura saihesteko asmoz.

Donostia. Donostiako Udaletik adierazi dutenez, "mende honetako eklipserik luzeena" ikusi ahal izango da ostiral honetan ia Europa osoan, Ekialde Ertainean, Afrikan, Hego Amerikan eta Asia Zentralean, eta lau orduko iraupena izango du.

"Odolezko ilargia" edo "suzko ilargia" izenaz ezagutzen da fenomenoa, ilargia gorri geratzen baita. Lau orduz gertatuko da ilargi eklipsea, baina erabateko fasean ordubete eta 43 minutuko iraupena izango du. Aurrekoa urtarrilaren 31an izan zen, eta ordubete eta 16 minutu iraun zuen fase honetan.

Eklipsea babesik gabe ikusi daiteke baina prismatiko edo teleskopioekin begiratzea gomendagarria da xehetasunak ikusteko. Fenomeno hau Lurra, Ilargi betea eta Eguzkia lerrokatzen direnean gertatzen da, eta Ilargiak Lurrak proiektatzen duen itzalean zeharkatzen duenean.

Horrela, Aranzadiko Astronomia sailak teleskopio batzuk jarriko ditu Urgull mendian eklipse hau ikusi ahal izateko, hiritarrek goza dezaten, eta elkarteko kideak bertan egongo dira azalpenak ematen. Hitzordua datorren ostiralean da, 22.00etan, Zuloaga plazan, handik Urgullera joateko (ikurriña dagoen tokira), argi kutsadura saihesteko asmoz.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120