6 eta 18 hilabete arteko egonaldia

EHUko hiru ikertzailek Leonardo beka lortu dute

Bekadun bakoitzak 40.000 euroko zuzkidura jasoko du

ep - 2018(e)ko uztailaren 27a, ostirala - 11:27etan eguneratua

Logo de la UPV/EHU.

Logo de la UPV/EHU.

Galería Noticia

Logo de la UPV/EHU.

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) hiru ikertzailek bi Leonardo beka eskuratzea lortu dute. Beka horiek ospea emango diete beren lan ibilbideari, eta oinarri ekonomiko garrantzitsuak ekarriko dizkiete, beren ikerketei heltzeko oso baliagarriak. Deialdira 1.521 eskatzaile aurkeztu dira, eta 64 beka esleitu dira 11 ezagutza arlotan banatuta. Bekadun bakoitzak 40.000 euroko zuzkidura jasoko du gordinik.

BILBO. EHUk jakinarazi duenez, Leonardo bekak bideratzen dira ikertzaileen eta kultur sortzaileen egitasmo pertsonalak zuzenean laguntzera, haien ibilbide profesionaleko erdiko etapetan (30-45 urte).

Ikertzaile eta sortzaile horiek zientzia, teknologia edo kultur arloetako ekoizpen oso berritzailea izan behar dute. Bekaren jomuga zehatza oso malgua da, proiektu bakoitzaren beharrizan zehatzekin bat etorriz, eta 6 eta 18 hilabete arteko epean garatu daiteke. BBVA Fundazioak ematen dituen beka hauek 11 ezagutza arlotan banatzen dira.

Hiru bekadunak EHUn lan egiten dute. Emilio Cocinero Kimika Fisikoko doktorea eta Zientzia eta Teknologia Fakultateko eta Biofisikako Euskal Zentroko irakasle ikertzailea da. "Tn antigenoan oinarritutako minbizi biomarkatzaileen karakterizazioa goi bereizmena duten espektroskopien bitartez" ikerlana Kimikako azpiarloan aukeratu dute.

"Niretzat ohore handia da. Ohorea baino, pribilegioa, Leonardo beka hau jasotzea. Ez nik bakarrik, baizik eta nire taldea osatzen duten pertsonek egiten dugun lanaren aintzatespena da, eta pixka bat gogorrago lan egiten jarraitzeko bihotza ematen digu. Ez da erraza horrelako deialdi lehiakorretan arrakasta izatea, gure herriaren zailtasun ekonomiko aldi honetan. Oso pozik nago hura lehenengo ahaleginean eskuratu ahal izan dudalako", adierazi du Cocinerok.

Bestalde, Nagore Iriberri Ikerbasque ikertzailea da EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean. "Existitzen da hasierako erantzun modeloen eta ikasketa modeloen arteko erlaziorik? Azterketa esperimental bat" azterlana osatzeko jaso du beka, Ekonomia atalean. Proiektu enpiriko honen metodologia nagusia esperimentala da, eta gizabanakoen jokabidea eta erabakiak aztertuko ditu. Bekak esperimentuak egitea finantzatuko du, baita laborategiko ekipoa berritzea ere.

"Oso garrantzizkoa da, Bilbao Labean laborategi esperimentalari segida ematen lagunduko baitu;izan ere, ezinbesteko tresna da erabakiak hartzeko orduan giza jokabidea ikertzeko. Niretzat albiste handia da, babes handia ematen baitio azken hamar urteotan egiten nabil ikerketa motari", adierazi du Iriberrik.

Azkenik, Manuel Heras EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko Juan de la Cierva doktorego ondoko bekaduna da. "Affordancesen filosofia: kognizioaren ekologia, eboluzio eta gizarte jatorriak ñAFFORDEVOCOGí" ikerlanak ekarri dio Leonardo beka, Filosofia azpiarloan.

BEKADUN GEHIAGO

Bestalde, EHUn hezitako Arte arloko bi ikertzailek ere laguntza bana lortu dute: David Martínez Arteko Ikerkuntza eta Sormena masterduna, "Adimen basatia" proiektua ontzeko, Arte Plastikoen azpiarloan hautatua, eta Javier Arce Bueno Arte Ederretako lizentziatua, Arte Plastikoen atalean hautatua, "A." proiektua aurrera ateratzeko.

Gainera, EHU kide den Basque Centre for Climate Change (BC3) eta Basque Center for Applied Mathematics (BCAM) zentroetako bi ikertzailek ere Leonardo beka bana jasoko dute.

Bekadun horiek dira Ainhoa Magrach, BC3ko Juan de la Cierva doktorego ondoko bekaduna, "Landare-polinizatzaile elkarrekintza sareetan kolibri migratzaileek latitude (kardinal) gradientean barrena duten rol funtzionala ulertzen" ikerlanagatik, eta Santiago Mazuelas Franco BCAMeko Ramón y Cajal kontratuduna, "Erabakiak hartzeko datu prozesaketa eta makina ikasketa irekia" azterlanagatik.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120