maiatzeko eta ekaineko datuak

EAEko langileen %38k hitzarmena eguneratu zeukan lehen seihilekoa amaitzean

Lan Harremanen Kontseiluaren txostenaren arabera, datua azken hiru urteetako onena da

EUROPA PRESS - Jueves, 26 de Julio de 2018 - Actualizado a las 17:08h

La industria vasca tira de la economía.EAEko industriaren prezioak %3,9 igo dira azken 12 hiletan.

Galería Noticia

La industria vasca tira de la economía.EAEko industriaren prezioak %3,9 igo dira azken 12 hiletan.

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) langileen %38k hitzarmena eguneratuta zeukan 2018ko lehen seihilekoa amaitzean, maiatzeko eta ekaineko datuak aztertu dituen Lan Harremanen Kontseiluaren (LHK) txosten soziolaboralaren arabera. Datua azken hiru urteetako onena da.

BILBO. Halaber, LHKren arabera, negoziazio kolektiboa "berriz aktibatuz doa" eta, horren ondorioz, sektoreko bost hitzarmen eta enpresako 45 erregistratu dira. Gainera, EAEn eragina duten Estatu eremuko beste 19 hitzarmen ere badira.

Indarraldi arrunteko hitzarmen kolektibo baten babesean lan egiten duten pertsonen portzentajea %33,2 zen iazko ekainean eta %38 aurtengoan. Bestalde, hitzarmena iraungita eta berreskuratzeko zain zeukatenen portzentajea %20,5etik %15,3ra jaitsi da urtebetean. Hitzarmena luzaturik daukaten langileak %46 dira oraindik ere.

Maiatz-ekainean EAEn sektoreko bost hitzarmen kolektibo erregistratu ziren, eta haien babesean ia 14.000 langile hartzen zituzten: Bizkaian, metalaren merkataritza (8.700 langile baino gehiago ditu eraginpean eta iraungita zegoen), altzarien merkataritza eta gasolindegiak;Araban, esku hartze soziala;eta Gipuzkoan, ehunen merkataritza (hitzarmen hau inpugnatu egin da erregistratu ondoren).

Gainera, enpresako 45 hitzarmen erregistratu ziren, haien eraginpean 6.200 langile hartuta, baita EAEn eragina duten Estatu eremuko beste 19 hitzarmen ere, ia 11.000 pertsonari babesa ematen dietenak.

Azkenik, EAEn 2018an erregistratu diren hitzarmenetako soldata igoera %2,43koa izan da, eta ekaineko EAEko KPIren igoera, berriz, %2,3koa, batez ere petrolioaren prezioak izan duen igoeragatik. Urteko lehen hiruhilekoan lan kostuak %1,6 igo ziren EAEn eta %0,7 Estatuan.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Economía

ir a Economía »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120