Hilaren 6an eta 7an

Berrikuntzari buruzko topaketa egongo da azaroan Ur Patzuergoan

Beteluriko Edateko Uren Araztegian ehun bat profesional biltzea espero da

deia.eus - 2018(e)ko uztailaren 26a, osteguna - 10:28etan eguneratua

Depuradora Venta Alta en Arrigorriaga.

Depuradora Venta Alta en Arrigorriaga. (Borja Guerrero)

Galería Noticia

Depuradora Venta Alta en Arrigorriaga.

Datorren azaroaren 6an eta 7an berrikuntza eta transformazio digitalari buruzko topaketa izango da Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoan, Beteluriko Edateko Uren Araztegian (Arrigorriaga). Topaketa horretan Estatu osoan hiriko ura kudeatzen arduratzen diren enpresa eta erakunde publikoetako ehun bat profesional biltzea espero da.

BILBO. Ur-horniduren eta Saneamenduaren Espainiako Elkartearekin (AEAS) batera antolatu den jardunaldi teknikoan, arrakasta-kasuak, eginera egokiak eta esperientzia berritzaileak aurkeztuko dira, uraren kudeaketa bikaina erdiesteko urratsak egite aldera.

AEASen I+G+B taldeak eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak uraren kudeaketaren berrikuntza xede duen topaketa hau antolatu dute. Topaketaren ardatz nagusia sektorean gertatzen ari den transformazio digitalari dagokion prozesua eta etorkizunerako erronkak aztertzea izango da. Horrela, uraren kudeaketa ukitzen duten esparru guztietan aztertuko da berrikuntzari doakion arlo hori, zenbait ikuspegitik: estrategia orokorraren ikuspegitik, kontratazio publikoetatik, proiektuen kudeaketa integraletik edota ustiapenaren kudeaketatik, bai saneamendu eta arazketa arloetan eta bai hornidura arloan ere.

Hori guztia zenbait tresna erabiliz gauzatuko da: Big Data Analytics bezalako tresnak, sare neuronalak, droneak, fluidoen bizi-zikloaren edo dinamikaren kudeaketa konputazionala (CFD)... Horiez gainera, ondoko gaiak ere jorratuko dira: komunikaziorako transformazio digitalari dagozkion gai zehatzak, datu-bilketa eta errealitate areagotua, besteak beste. Jardunaldi horretan arreta berezia emango zaio BIM (Building Information Modelling) alorrari;izan ere, alor hori etorkizunerako apustu izatetik errealitate izatera iragan da hiriko uren kudeaketa-prozesuetan.

Topaketa Xavier Marcet berrikuntza teknologikoaren arloko kontsultoreak irekiko du, eta honek, hain justu ere, transformazio digitalak pertsonak eraldatzeko tresna gisa duen indarraz hitz egingo du. Honez gain, zenbait esparrutan aditu diren berrogeita hamar bat pertsonak esku hartuko dute topaketan, Estatuan hiriko ura kudeatzeko ardura duten enpresa publiko eta pribatu nagusien ordezkari legez. Adituok esperientzia berritzaileak eta kudeaketa bikaina erdiesteko urratsak egiten jarraitzeko eginera egokiak aurkeztuko dizkigute.

Foro honetan parte hartzeko inskripzioa irailaren hasieran irekiko da. Izen-ematea Ur-horniduren eta Saneamenduaren Espainiako Elkartearen (AEAS) web-orrialdearen bidez egin ahal izango da: www.aeas.es

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bizkaia

ir a Bizkaia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120