Irungo Araso industrialdean

Bidasoa Oarsoko Industrialdeak 4.479 metro koadroko pabiloi berriak inauguratu ditu

Lanak 2017ko irailean hasi ziren eta 2,6 milioi euroko inbertsioa egin da

EP - 2018(e)ko uztailaren 25a, asteazkena - 13:43etan eguneratua

Bidasoa Oarsoko Industrialdeak 4.479 metro koadroko pabiloi industrial berriak inauguratu ditu asteazken honetan, Irungo Araso industrialdean. Lanak 2017ko irailean hasi ziren eta 2,6 milioi euroko inbertsioa egin da.

DONOSTIA. Irungo Araso industrialdeko pabiloien fase berria inauguratzeko ekitaldian izan dira Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegitura sailburua, Jose Antonio Santano Irungo alkate eta Bidasoa Oarsoko Industrialdea S.A.-ko presidentea, Oarsoaldeako alkateak eta eskualde agentziako ordezkariak.

Bidasoa Oarsoko Industrialdea S.A.-k partaide ditu Sprilur, Gipuzkoako Aldundia eta Bidasoa eta Oarsoaldea eskualdeetako udalak (Irun, Lezo, Pasaia, Errenteria eta Oiartzun). 2017ko irailean hasi zituen Irungo Araso Industrialdean 4.479 metro koadroko zabalkuntza lanak, lau pabiloi berri eraikiz. Nabe bakoitzak 770 metro koadro inguru ditu, eta inbertsio osoa 2,6 milioi eurokoa izan da.

Eraikuntzen ezaugarriei dagokienez, pabiloi berriak industrialdearen lehen fasean egin zirenen antzekoak dira. Lanak amaitutakoan, bere ingurunean harmonia handiz txertatutako espazio bat osatu da hirigintza eta eraikuntza aldetik.

2010ean amaitutako lehen fasearen ondoren, lau enpresa berri sartuko dira Bidasoa Oarsoko Industrialdeak Arason sustatu dituen pabiloien fase berrira. Bertan kokatuko diren enpresa jarduerak dira piezen mekanizatua eta zehaztasunezko mekanizatua, zirkuitu elektronikoen diseinua, produkzioa eta montajea, eta gastronomia zerbitzuak. Hala, Araso Industrialdeak 18.479 metro koadroko pabiloi industrialak ditu gaur egun, osorik okupatuta. 450 langile inguru dituzten 20 enpresa daude han kokatuta.

Sustapen berria martxan jartzeko funtsezkoa izan da enpresengandik jasotako espazio eta lokal eskaera gero eta handiagoa eta sozietateak ekitaldi ekonomiko ona itxi izana. Izan ere, Bidasoa Oarsoko Industrialdeak 3,61 milioi euro inbertitu zituen 2017an, eta 18 kontratu formalizatu zituen 5.389 metro koadroko pabiloiak eta 496 metro koadroko bulegoak eskatu zituzten enpresekin. Beraz, 2017ko ekitaldia amaitzean zenbakiek erakutsi zuten espazio industrialen eskaera hazten ari zela nabarmen Bidasoa eta Oarsoaldea eskualdeetan.

Irungo Araso industrialdea kokaleku estrategikoan dago, A8 autobideak Irungo Ventas auzora sartzeko duen korapiloan bertan, hirigunetik lau kilometrora eta Txingudi merkataritza gunearen ondoan.

SMARKTEC

Inaugurazio ofiziala egin baino lehen, ordezkari instituzionalek industrialdeko pabiloietan kokatutako Smarktec enpresa bisitatu dute. Smarktec ingeniaritza enpresa bat da eta automatizazio markaketaren eta trazabilitate konponbideak garatzen ditu siderurgia eta oil &gas sektoreetara bideraturik. Europa Batuetako herrialdeetara esportatzen du ekoizpen gehiena, baita Brasilera, Ekialde Ertainera, Indiara, Kanadara eta AEBetara.

Bisitan zehar, agintariek bertatik bertara ikusi dute Smarktec enpresak 4.0 industriaren eremuan produkzio fasean daukan proiektu berri baten xehetasunak. Bezero baten trazabilitate orokorraren ekoizpena betetzea du helburu proiektuak.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120