KALEKA

Lekeitioko Kale Antzerkiko Jaialdiak ia 20.000 ikusle bildu ditu

Aurtengo 29. edizioan Kaleka Scratch gunea estreinatu da

EP - Miércoles, 25 de Julio de 2018 - Actualizado a las 16:35h

El público respondió en una nueva edición del festival.Foto: Kaleka

Foto: Kaleka

Galería Noticia

El público respondió en una nueva edición del festival.Foto: Kaleka

Lekeitioko Kaleka Nazioarteko Kale Antzerkiko Jaialdiak 19.690 ikusle izan ditu 29. edizioan, "eguraldiak egun guztietan lagundu ez duen arren". Halere, antolatzaileek nabarmendu dute jendetza handia erakarri duela jaialdiak, eta, ikuskizunak eguraldiaren iragarpenetara moldatu izanak, jaialdiko emanaldi guztiak normaltasunez burutzea eragin duela. Uztailaren 19tik 22ra ospatu zen jaialdia.

BILBO.- Programazio ofiziala mota ezberdineko lanek osatzen dute. Horrela, besteak beste, Dikothomia, Compañía Nueveuno, Godot, Karl Stets, Ganso y Cia, Rui Paixao, Winston Koperlan eta Urko Notredame edota Têtes de Mules-en clown eta zirkuko lanak izan dira.

Halaber, Baakai Katiuska, Estampades eta Hika Teatroa eta Oinkari Dantza Taldeak egindako dantza ikuskizuna ere izan dira, baita Lekittoko Deabruak eta Bilbobassoren piroteknia ikuskizunak ere. Gainera, haur eta gazteei zuzendutako Faboo keinu antzerkia, Matias Zanottiren jantzi eszenikoen tailerra, performancea eta erakusketa, edota Efecto R, Lucas Escobedo eta Cia Barsantiren performanceak ere izan dira.

Era berean, aurtengo edizioan Kaleka Scratch gunea estreinatu da, Asaco Producciones-en "Tanque Gurugú" ikuskizun ibiltariarekin. Gune horren baitan, Efecto R-ren "I Made Your Favourite Soup" performancea ere izan zen.

Halaber, Matias Zanottik antzeztokietan erabiltzen diren jantzien sorkuntzaren inguruko lan saio bat eskaini du. Tailerrean sortutako jantziak "Atuendos Caprichosos" erakusketaren parte izan dira, jaialdiko lau egunetan zehar, eta 1.800 pertsonak bisitatu dute. Ildo beretik, Rui Paixaok "Estado Omnium" laborategia eskaini du.

Bestalde, Lekeitioko kultur elkarteekin egindako elakrlanak jaialdiaren garapenean "indar handia" hartzen ari dira. Horrela, aurtengo edizioan, berriz ere ehunka ume hurbildu dira Arropaineko Arragua sorkuntza espaziora, jaialdian zehar erabili diren komunikazio elementuen sorkuntza eta parte hartzea bultzatu dituen tailerrean parte hartzeko, udako kanpamendu eta tokiko hezkuntza zentroekin elkarlanean.

Guztira, 22 konpainia eta kolektibo izan dira jaialdian zehar parte hartu dutenak, herritarren partaidetza handia izanik. Orain, 29. edizioa bukatuta, jaialdiko antolatzaileak 30. urteurreneko edizioa prestatzen hasiko dira.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Kostaldea

ir a Kostaldea »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120