3 ardatz estrategikoak

Bilboko udalak “Balioen Garapenerako Plana” onartu du

Besteak beste, jarduketa hauek azpimarra daitezke: hiriaren balioak bultzatzen dituzten ekimenei aitortza egingo dien sari baten deialdia, ume eta nerabeak sentsibilizatzeko proiektu eta programak, balioak kirolean ikusgarri egiteko ekintzak edo balioen agiria hirian dauden hizkuntza nagusietara itzultzea

DEIA - 2018(e)ko uztailaren 25a, asteazkena - 11:35etan eguneratua

Bilboko udalak “Balioen Garapenerako Plana” onartu du.

Bilboko udalak “Balioen Garapenerako Plana” onartu du.

Galería Noticia

Bilboko udalak “Balioen Garapenerako Plana” onartu du.

Gaur goizean eginiko Gobernu Batzarrean, “Balioen Garapenerako Plana” onetsi da;dokumentu “dinamiko eta malgu” bat da, aditzera ematen duena zeintzuk diren 3 ardatz estrategikoak eta haietako bakoitzean agintaldia amaitu arte garatu beharreko ekintzak. “Bilboko Balioen Agiria”n ezarritako 17 balioak herritarren eguneroko bizitzan integratzea du plan honek helburu. Jarraipen Batzordeari — Bilbo Hiriko Herritarren Kontseiluko kideek osatua— bidaliko zaio dokumentua.

BILBO. Gotzone Zaldunbide Herritarrentzako Arreta, Partaidetza eta Barrutien Saileko zinegotziak adierazitakoaren arabera, “garapen-plan honekin, jarraitzen dugu aurrera egiten eta Bilbao Balioen Hiria proiektuaren ondorioz hartutako konpromisoak betetzen”. “Gida bat da, eta egin beharreko ekintzak marraztu eta zehaztuko ditugu haren gainean. Asko dira dagoeneko Udalak balioak sustatzeko bultzatu dituen jarduerak, egina dugu bidearen zati bat, baina aurrera jarraituko dugu harik eta Bilbo balioen hiritzat eta beste hirien artean eredutzat aitortua izan arte, gure herritar guztiek Bilboko Balioen Agiria lankidetzarako eredutzat hartu arte”, gaineratu du Zaldunbidek.

Hiru ardatz estrategikoak, zeinak lankidetzaren eta herritarren parte-hartzearen emaitza baitira, Bilbao Balioen Hiria: Udala, Agiria eta Sariak dira. Ildo horietako bakoitzean lehentasunezko jarduketa batzuk aurreikusi dira, datozen hilabeteetan egingo direnak.

  • BBH Udala:

Agiriko balioak udal-jarduketetan —ekitaldiak, kirol-jarduerak, planak edo proiektuak— txertatzeko Udalbatzaren ekimenez gara daitezkeen ekintza guztiak biltzen dira lan-ildo honen barruan. Datozen hilabeteetan, ekintza hauek garatuko dira:

  • jardunaldi ireki bat abian jartzea, zeina bideratuko baita balioen arloko ikaskuntzara eta balioen erreferente diren prestigio handiko pertsonen bitartez ezagutaraztera.
  • Balioen Agiriaren espiritua txertatzea eta balioekin zerikusia duten proiektuak egitea ume eta nerabeentzat, hala nola haurgune, kidegune, gaztegune eta balio horiek haur eta gazte talde horretan lantzea eta ikusgarri egitea helburu duten beste programa batzuk.
  • sentsibilizazio- eta sustapen-programa berezi bat prestatzea nerabeentzat, haien arreta bereganatzea lortuko duten tresna modernoak erabiliz.
  • auzo bakoitzean eta hirian pertsona garrantzizkoen bitartez balioak kontserbatzea eta belaunaldiz belaunaldi transmititzea.
  • balioak aitortzea, sozializatzea eta ikusgarri egitea kirolean orokorrean eta kirol ekitaldietan bereziki, 
  • baita hirian egiten diren beste ekitaldi batzuetan ere, hala nola Aste Nagusian.
  • balioen agiriaren espiritua hiriaren eguneroko bizitzan txeratzea planen bidez;esaterako, plan hauen bidez: Osasun Plana, Ingurumen Estrategia, Kirolerako Plan Estrategikoa eta Bilbao Gazten sartutako beste ekintza batzuk, hala nola hiriaren plangintza, birgaitzea eta berroneratzea, arkitektura-, hiri- eta arkeologia-ondarearen babesa, edota bizikidetza modu inklusiboan, berdintasunez eta erantzukizunak partekatuz egiteko topaketa-gune publikoak eta hurbileko ekipamenduak sortzea.
  • BBH Agiria:

Ardatz honen helburua da Bilboko Balioen Agiriari duen garrantzia ematea, zabalkundea ematea eta sozializatzea. Proiektu batzuk sustatuko dira hiriko herritarren eta gizarte-eragileen artean Agiria zabaltzeko eta sozializatzeko, eta beste batzuk, esperientziak eta ekimenak munduko beste hiri batzuekin partekatzeko. Ekintza hauek aurreikusi dira:

  • Balioen Agiria zabaltzea eta hari atxikitzea sustatzea parte hartzen den foro eta eremu guztietan,
  • Balioen Agiria Agenda 2030ean ezarritako Garapen Jasangarriaren Helburuei lotzea,
  • Giza Eskubideak Babesteko Europako Agiriari atxikitzea,
  • Agiria hirian dauden hizkuntza nagusietara itzultzea, ondoren zabalkundea emateko.
  • oraingo agintaldiaren itxierako memoria bat egitea, Balioen Plan honen inguruan garatutako ekintza guztiak bilduko dituena.
  • Bilbao Balioen Hiria proiektua eta haren Balioen Agiria Hiri Hezitzaileen foroan integratzea.
  • BBH Sariak:

Hainbat eratako eragileek balioak sustatzeko eta garatzeko egiten ari den guztia aitortzea da helburua. Honela egingo da hori:

  • Balioen Agiriaren eta Bilbao Balioen Hiria proiektuaren inguruko ekimenei aitortza egiteko sari baten deialdia egingo da, Agirian jasotzen den edo auzo-, barruti- edo hiri-mailan egin den balio bat edo batzuk sustatu edo garatzen dituzten proiektu bukatuetarako.
  • aurreikusita dago proiektua dagoeneko existitzen diren eta talde/eragile berezientzat diren sarietan ikusgarri egiteko aukera;esaterako, talde/eragile hauentzat: kirola, gazteak, umeak, etab.

HERRITARREN PARTE-HARTZEA ETA LANKIDETZA

Bilbao Balioen Hiria parte hartzeko proiektu bat da, Bilboko Udalak bultzatua baina hasieratik Hiriko herritarrekin lankidetzan eraiki eta garatua. Bilboko Balioen Agirian gertatu den bezala, datozen hilabeteetan egingo diren jarduketak biltzen dituzten garapen-planaren 3 jarduketa-ardatzak Udalbatzaren eta Bilboko eragilerik inportanteenen arteko talde-lan parte-hartzailearen emaitza dira.

Horrela, bada, foro bitan hartu zuten parte politika-, gizarte- eta auzo-eremuetako eragileek, eta han eztabaidatu, partekatu eta erabaki zuten zein eremuri eman behar zitzaien lehentasuna eta nolako ekintzak egin behar ziren agintaldia amaitu arte. Guztira, 136 ekintza posible edo ideia azaldu ziren, guztiak katalogo baten parte dira, eta katalogo horretatik atera ahal izango dira, hala badagokio, etorkizunean garatuko diren proiektu posibleak.

Prozesu horri buruzko informazio guztia www.bilbao.eus webgunean izango da eskuragarri.

BILBOKO BALIOEN AGIRIARI ATXIKITZEA

Bilboko Udaleko Osoko Bilkurak “Bilboko Balioen Agiria” onetsi zuen martxoan, eta haren barruan 17 balio biltzen dira, banakoak eta kolektiboak, Hirian eutsi, babestu eta garatu beharreko ezaugarri gisa.
Balioen Agiriari atxiki nahi dioten pertsona edo entitate guztiek aski dute Udalaren webgunean edo Bilbao Balioen Hiriaren webgunean eskura daitekeen inprimaki erraz bat betetzea. Pertsona edo entitate interesdunek eskaria bidaltzen dutenean, atxikipena egiaztatuko duen diploma bat jasoko dute.

Agiriari atxikitzen zaionak konpromisoa hartzen du dokumentu honen espirituarekin eta edukiarekin bat datozen jarrerak eta jokabideak izan, indartu eta sustatuko dituela;bertan biltzen dira bilbotarren arabera Hiriaren lankidetza ardaztu behar duten 17 balioak —giza eskubideen errespetua, justizia soziala, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna, elkartasuna, aniztasuna eta inklusioa, konpromisoa, ingurumen -jasangarritasuna, elkarbizitza, identitatea, esfortzua, erantzukizun partekatua, parte-hartzea, konfiantza, sormena, zintzotasuna, ilusioa eta osasuna-.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120