Talaieroa

Euskara ehuntzen

Erramun Osa - Martes, 24 de Julio de 2018 - Actualizado a las 06:00h

Erramun Osa

Erramun Osa

Galería Noticia

Erramun Osa

Euskaltzaindiabezalako erakunde batek ehun urte bete-tzera doanean egongo dira ehun urteak noiztik aurrera kontatu behar diren hizpide hartuko dutenak. Euskararen Akademia bat sortzeko proposamena, eratze-agiria, lehenbiziko Osoko bilkura eta abar izan daiteke abiapuntutzat har daitezkeenak. Era berean, egongo dira orduko eztabaidetan eta desadostasunetan arreta jarriko dutenak. Nolanahi ere, kontu horiek jakitea komeni bada ere ez dute aparteko garrantzirik, nire ustez. Izan ere, askoz lehenagokoak dira -esate baterako, XIX mendekoak- Euskararen Akademia bat sortzeko eginiko proposamenak, aurrerabiderik izan ez zutenak.

Edozein gisaz, euskara aton-tzeko eta zuzen erabiltzeko bazkuna sortzeko ahalegin arrakastatsuena 1918ko urtarrilaren 17an egin zen, Landaburu, Elgezabal eta Rotaetxe diputatuek -lehenbizikoa Markinatik eta beste biak Durangotik aukeratuak- Bizkaiko Lurralde Diputazioan -XIX. mendean foruak ezaba-tzearen ondorioz, Lurralde Diputazioaren izaera baitzuen- aurkezturiko mozioaren bidez. Ondorioz, ekimena Bizkaian, 1917ko udaberriaz geroztik, Ramon de la Sota ahaldun nagusi jeltzalearen eskutik gertaturiko pizkunde aldian koka daiteke, zalantzarik gabe. Proposamen hau gure lurraldearen erakunde gorenak onetsi zuen 1918ko urtarrilaren 25ean.

Testuak irakurtzean, aipagarria da proposamen egileek euskal lurraldeen gainean zuten ikuspegia, euskararen lurralde guztiak aintzat hartu baitzituzten. Lurralde bakoitzean zeuden agintariak, indarrak eta interesak kontuan hartuz, bai eta Ipar Euskal Herria batzen zuen erakunde baten faltak egitasmoa hezurmamitzea zertxobait atzeratu zuen... baina aurrera egiteko hazia hor zegoen.

Euskaltzaindia izan da urte hauetan, alderdikerien gainetik zein azpitik, onespen zabalagoarekin edo zailtasunekin, euskararen eta euskal kulturaren aldeko langintzan, euskararen lurralde guztietan, etenik gabe aritu den erakunde bakarra... eta bere inguruan sare zientifiko sendo bat ehundu du euskal hiztun elkartearen garabidean lagundu duena eta bere zerbitzura egon dena. Berari zor zaizkio, hein handi batean, euskarak ofizialkidetasunik ez zuenean, helduen alfabetatze eta euskalduntzea mugimenduaren sorrera, euskarazko tituluak, herri literaturaren sustatzea, bertso txapelketak antolatzea, ikastolei aterpea ematea eta abar... gerora ibilbide beregaina egin dutenak, bai eta euskara biziberritzeko makulu eragingarri bilakatu den euskararen batasuna gida-tzea ere. Harrokeriarik gabe, harrotasunez esan liteke aberrigintzan Euskaltzaindiak euskal lurraldeak hurbiltzeko, batzeko eta euskara bera ehuntzeko ekarri erabakigarria egin duela.

Ondorioz, segi dezan, behinola gure aurrekoek ezarri zioten goiburua gidatzat harturik, Ekin eta Jarrai. Euskal hiztunekin, hizkuntzaren industriekin, euskararen aldeko gizarte eragileekin eta herri-erakundeekin batera euskararen herria, Euskal Herria, ehuntzen.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Talaieroa

ir a Talaieroa »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120