eustaten arabera

Euskadiko administrazio publikoen defizita %34,8 gutxitu zen 2016an

EAEko Barne Produktu Gordinaren (BPG) %1,6 izan zen, aurreko urtekoaren (%2,6) aldean %1 bat murriztu zelako

EP - 2018(e)ko uztailaren 24a, asteartea - 11:30etan eguneratua

Bizkaia lidera el crecimiento de la actividad industrial en septiembre.

Imagen de archivo de una industria vasca. (Foto: José Mari Martínez)

Galería Noticia

Bizkaia lidera el crecimiento de la actividad industrial en septiembre.

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) administrazio publikoek 1.150 milioi euroko defizita erregistratu zuten 2016an, aurreko urtean baino %34,8 gutxiago, Europar Batasuneko (EB) Nazio eta Eskualdeetako Kontuen Europako Sistemak ezarritako irizpideei jarraikiz Eustatek emandako datuen arabera. Zenbateko hori, 2016an, EAEko Barne Produktu Gordinaren (BPG) %1,6 izan zen, aurreko urtekoaren (%2,6) aldean %1 bat murriztu zelako.

BILBO. EAEko administrazio publikoetan sartzen dira EAEko bertako herri administrazioak, Espainiako Estatuak EAEn duen administrazio lurralderatua eta Gizarte Segurantza lurralderatua.

Horrela, bilakaera positibo hori inguruneko herrialdeetan ere gertatu da eta EAE Europar Batasuna-28ren (EB-28) mailan kokatu da. EB-28k 2016an BPGren %1,6ko defizita izan zuen, aurreko urteko %2,3ren aldean. Estatuan, oro har, defizitak ere behera egin zuen, 2015ean BPGren %5,3 izatetik 2016an %4,5 izatera igaro baitzen.

EAEri dagokionez, zehazki, administrazio publikoek finantzazkoak ez diren 25.834 milioi euroko baliabideak kudeatu zituzten 2016an, eta finantzazkoak ez diren enpleguak 26.985 milioi eurokoak izan ziren. EAEko herri administrazioen finantzaketa beharra gutxitu egin zen, finantzazkoak ez diren baliabideak finantzazkoak ez diren enpleguen gainetik hazi zirelako. Horrela, bada, baliabideek %4,5eko hazkundea izan zuten, 2015aren aldean, eta finantzazkoak ez diren enpleguek %1,9koa.

Finantzazkoak ez diren baliabideen barruan, pisurik gehien izan zuten sailak gizarte kotizazioak izan ziren (baliabideen %32,03), eta, ondoren, ekoizpen eta inportazio zergak (%31,0) eta errenta eta ondare zergak (%25,7). Aurreko urtearen aldean, guztiek izan zituzten aldakuntza positiboak 2016an. Gehien hazi zirenak ekoizpen eta inportazio zergak izan ziren (%7,2, 539 milioi euro), eta errenta eta ondare zergek ere tasa positibioa izan zuten (%4,5, 288 milioi euro). Gainera, gizarte kotizazioek gora egin zuten, 2015aren aldean (%1,7). Oro har, finantzazkoak ez diren baliabideak 1.114 milioi euro hazi ziren.

Halaber, finantzazkoak ez diren enpleguak 26.985 milioi eurokoak izan ziren 2016an, alegia, aurreko urtean baino 501 milioi gehiago. Gastu gehieneko sailak gizarte prestazioak eta espezieko gizarte transferentziak izan ziren, gastuaren %48,1 hartuz eta 249 milioi euro haziz (%2,0), aurreko urtearen aldean. Soldatapekoen ordainketa gastuaren %25,4 izan zen, eta %2,1 hazi zen. Garrantziaren arabera, hurrengo saila bitarteko kontsumoa izan zen (gastuaren %13,9), eta %1,7 hazi zen, 2015aren aldean.

Bestalde, kapital eraketa gordinak, gastuaren %4,9rekin, 49 milioi euro egin zuen gora. Gehien murriztu zen saila jabetzaren errenten gastua izan zen, 40 milioi euro gutxiago izan baitziren, hau da, %12,2 gutxiago.

ERAKUNDEAK

Erakunde ikuspegitik, Estatuak EAEn dituen administrazio lurralderatuak ia 628 milioi euroko finantzaketa gaitasuna izan zuen 2016an, aurreko urtean baino %2,5 txikiago, eta Gizarte Segurantza lurralderatuak 2.062 milioi euroko finantzaketa beharra, %1,5 handiagoa.

EAEko bertako administrazioak direla eta, saldoa nabarmen hobetu zen, eta 2015ean 375 milioi euroko finantzaketa beharra izatetik, 2016an 284 milioi euroko finantzaketa gaitasuna izatera igaro zen, administrazio guztien saldoan izan zen hobekuntzagatik.

Hain zuzen, Eusko Jaurlaritzako erakundeek finantzaketa beharra 29 milioi euroan gutxitu zuten, eta 2016an 410 milioi eurokoa izan zen. Tokiko administrazio guztiek saldo positiboa izan zuten: Arabako foru eta udal administrazioak saldo positiboa 107 milioi euroan areagotu zuen (2015ean milioi batekoa izan zen, eta 2016an 108 milioikoa);Gipuzkoako administrazioetan, saldo positiboa 85 milioi eurokoa izan zen, eta 2016an finantzaketa gaitasuna 169 milioi eurokoa;Bizkaia izan zen saldoa gehien hobetu zuen lurraldea, 2015ean 22 milioi euroko saldonegatiboa izatetik, 2016an 416 milioi euroko saldo positiboa izatera igaroz.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Economía

ir a Economía »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120