3. ALDAKETA

Jaurlaritzak Bermeoko Portuko Plan Bereziaren aldaketa martxan jarriko du

Portua-hiria interakzioa hobetzeko asmoz bilduko dira

EUROPA PRESS - Martes, 24 de Julio de 2018 - Actualizado a las 12:16h

Bermeoko portua.

Bermeoko portua. (DEIA)

Galería Noticia

Bermeoko portua.

Eusko Jaurlaritzak Bermeoko Portuko Plan Bereziaren aldaketaren izapideak egingo ditu, "portua-hiria elkarrekintza hobetzeko" helburuarekin. Aldaketa berriaren xede nagusia da, portua-hiria elkarrekintzan gertuko hirigunearen ingurumen kalitatea hobetzeko aukera emango duten guneak lortzea.

BILBO.- Horrela, Antonio Aiz Azpiegitura eta Garraio sailburuordea, Aitor Etxebarria Portu eta Itsas Gaietako zuzendaria eta Edurne Egaña Euskadiko Kirol Portuak (EKP) erakundeko zuzendaria Idurre Bideguren Bermeoko alkatearekin eta Aitor Egurrola Mundakakoarekin bildu dira, Bermeoko Portuko Plan Bereziaren 3. Aldaketa aurkezteko.

Aizen hitzetan, euskal portuen eskala txikiaren ondorioz, hainbat erabilera hiriguneetatik oso gertu izaten dira eta, sarritan, "portua hiriko funtsezko partea da". Hori dela eta, "euskal kostaldeko portuek, eta Bermeokoarekin hori gertatzen da, plangintza tresna eta mekanismo eraginkorrak garatu behar dituzte, behar berriekin bat etorriko den hirigintza arloko erregulazioa izateko".

Modu honetan, portu inguruko plan berezia aldatzeko espediente berrian, bereziki oinezkoen bideetara zuzendutako gune guztiak mantenduko dira Portuzarra kofradiako kaian, baita Lamerako kaiaren aurreko pasealekuak ere. Hain zuzen, azken horri jarraipena emango zaio, Baratokiko kairantz doan hamar metroko bidearekin.

Halaber, Bermeoko Portuko Mendebaldeko inguru horretan kendu egingo dira itsasontziak armatzeko eta fabrikatzeko jarduerak, baina ainguratzeko guneek eta gurdi baratokiek jarraituko dute. 110 metroko oin plano kurboa, 16 metroko sakonera eta 5 eta 7 metro arteko gehiengo altuera dituen eraikin berria sortuko da, eta eraikin horretan baimendu egingo dira gertu dagoen hiri ingurunean eragin negatiboa izango ez duten jarduerak, itsasontzien konponketa txikiak eta bestelako erabilerak.

HOZKAILU FABRIKA

Bestalde, arraina prozesatzeko hozkailu fabrikaren balizko erabilerak dibertsifikatzeko asmoz, komenigarri ikusi da bertan baimendutako erabilerak zabaltzea, besteak beste, marina lehorraren erabilera sartuz.

Gainera, itsas industriako jarduerak posible egiteko xedez, batez ere baratokiko kaitik kenduko diren itsasontzien armatzea eta fabrikatzea eta portuko jarduerarekin erlazionatutako biltegiak eta bulegoak, Erroxape-Mundaka izeneko gunea ipar-ekialderantz luzatuko da, itsasoari irabazitako betelan berriko 8.807 metro koadroko azalerarekin, eta bi eraikin sortuko dira. Lehen eraikinak 40 metroko hondoa eta 2.123,43 metro koadroko solairuko okupazioa izango ditu, eta bigarrenak 30 metroko hondoa eta 1.689,73 metro koadroko solairuko okupazioa.

Komunitate ekipamendu, aparkaleku eta garaje irizpideekin jarraitzea kaltetu gabe, Frantxuako kairako proposatutako eraikin berrian malgutu egingo da ordenamendutik kanpoko eraikin gisa sailkatutako bertako eraikingintza araubidea. Eraikin bakoitzaren eta bere ezaugarrien azterketa zorrotza egin eta gero, "planteamenduarekin bat ez datozen" eraikin gisa sailkatuko dira, eraikin horietan baimendutako erabilerak edota jarduerak eta aurrera eraman ahal izango diren eraikuntza esku hartzeak zeintzuk izango diren adieraziz.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Kostaldea

ir a Kostaldea »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120