Bilboko irudia zabalduz

Destino Bilbao eta BilboDendak harremana estuko dute hiriko merkataritza bisitariei hurbiltzeko

Elkarrekin ekintzak antolatuko dituzte eta haiei buruzko informazioa emango diete norbere bezeroei

deia.eus - Martes, 24 de Julio de 2018 - Actualizado a las 12:44h

Imagen de unos turistas en Bilbao.

Turista talde bat Bilbon. (Foto: Pablo Viñas)

Galería Noticia

Imagen de unos turistas en Bilbao.

Destino Bilbao Hotel eta BilbaoDendak-ek, Bilboko merkataritza eta turismo jarduera sustatzeko elkartea, bizkaitar hiriburua helmuga turistiko eta kalitatezko merkataritza gisa finkatzeko elkarlan hitzarmena sinatu dute.

BILBO.- Aitor Elizegi, bilbaoDendak-eko presidentea, eta Alvaro Diaz-Muniok, Destino Bilbaoko zuzendaria, ekintzak bateratuz eta norbere bezeroei plataforma biek antolatutako ekintzen inguruko informazioa zabalduz, ‘gure hiria bisitatzen dutenek, hiriaren zerbitzuen eskaintza osoa jasoko dute, Bilboko egonaldiaren irudia indartuz’, adierazi dute.
 
Elkarlan honek, bi elkarteen ordezkarien esanetan, berebiziko garrantzia du udan, izan ere, hiriak erakargarritasuna galtzen duen urteko denboraldian, Aste Nagusia salbu, turistei aisi alternatibak eskaintzen dizkio. Hori dela eta, elkarlan honen lehenengo ekintza martxan dago jada: Destino Bilbaoko 25 hoteletan promozionatuko diren doako eta dinamizatutako bisita gidatuak;irailera arte, bilbotar zein bisitarientzako HemenGO SHOPPING-ek hiriko saltoki berezienak ezagutzeko antolatu dituen ibilbideak.
 
Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo Sailaren laguntzarekin antolatu diren bisita hauek, euskal, moda eta gastronomia produktuan biltzen dituzten hiru ibilbide espezializatuetan sailkatzen dira. Hotelek triptiko informatiboak banatuko dituzte haien bezeroen artean, eta uztail eta abuztuko ostegunetarako eta iraileko ostiraletarako (7tik 21era) Bilbo erdialdean eta Alde Zaharrean antolatu diren ibilbideetan parte hartzea erraztuko dute. 

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120