2017/18 ikasturtean

UPV/EHUk jasangarritasuna hobetzeko 18 proiektu jarri ditu martxan

Unibertsitateko 180 pertsonak parte hartu dute Bizia Lab Campuseko programaren lehen deialdian

DEIA - 2018(e)ko uztailaren 23a, astelehena - 12:03etan eguneratua

Unibertsitate eremuetako 180 pertsonak parte hartu dute Bizia Lab Campuseko programaren lehen deialdian.

Unibertsitate eremuetako 180 pertsonak parte hartu dute Bizia Lab Campuseko programaren lehen deialdian. (ehu)

Galería Noticia

Unibertsitate eremuetako 180 pertsonak parte hartu dute Bizia Lab Campuseko programaren lehen deialdian.

Bizia Lab Campus programak irakasle, administrazio eta zerbitzuetako langile eta ikasleen artean parte hartzeko prozesua sustatu nahi du, Unibertsitatean bertan jasangarritasuneko erronkei erantzuteko. Halaber, 2017/18 ikasturtean, lehenengo deialdia martxan jartzean hasi zen ibilbidea, aurreko ikasturtean eginiko esperientzia pilotuaren ondoren.

BILBO. Bizia Lab Campusaren lehen esperientzian 18 proiektu zehatz egin dira eta, horietan, unibertsitateko elkarteko zenbait diziplina eta kolektibotako 178 pertsonak (84 emakume eta 92 gizon) parte hartu dute: IRI (94), AZLko langileak (27) eta ikasleak (55).

Lehen urratsa aztertu beharreko erronkak zehaztea izan zen. Zortzi erronka ezarri ziren, ekintza zehatzak egiteko. Erronkak modu parte hartzailean zehaztu ziren, 2017ko ekainean eginiko mintegi batean. Ikasturte honetarako erronkak honako hauek izan dira: trantsizio energetikoa, ekonomia zirkularra, hiri baratzeak campusetan, campusetako hirigintzako plangintza eta mugikortasuna, unibertsitate osasungarria, unibertsitateko elkarte eta kultura jasangarria, eraldaketarako hezkuntza eta beste erronka batzuk.

EHU Aztarna, proiektuetako baten adibide

EHU Aztarna proiektuan UPV/EHUren ingurumen aztarna kalkulatzen ari da eta, horretarako, Bizi Zikloaren Analisiaren (BZA) metodologia erabiltzen ari da eta Europako Batzordeak proposatutako gida metodologikoa jarraitzen. Proiektua baliabideen erabileraren (energia, materialak) eta UPV/EHUko jarduerekin lotuta atmosfer

ara, uretara eta lurrera egindako igorpenen inbentarioa prestatzen ari da, mugikortasuna barne. Gainerako proiektuen helburua da unibertsitatearen barruan eremu eta jardueretan aurrera egitea. Adibideetako batzuk erreaktibo kimikoen erosketa arduratsua eta jasangarria, hondakinak murrizteko estrategiak, campusetan hiri baratzeak garatzea, elikadura osasungarria eta jasangarria sustatzea eta energia berriztagarriak erabiltzea dira.

Bizia Lab Campusari buruz

Bizia Lab Campusa University Educators for Sustainable Development Erasmus Proiektuaren ondoriozko ekimena da;proiektuan Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) parte hartu zuen, 2013-2016 bitartean. Bizia Lab Campus programa bat dator 2018-2021erako Plan Estrategikoaren ildo nagusiekin, bai eta UPV/EHUren IKD (ikaskuntza kooperatiboa eta dinamikoa) hezkuntza ereduarekin eta Nazio Batuen 2030erako Agendarekin ere. Ekimena Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Gizarte Ekintzaren arloko Errektoreordetzako Jasangarritasun Zuzendaritzak sustatzen du.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120