hitzarmena sinatu dute

Jaurlaritza eta EHU ondare naturala hobetzeko eta zabaltzeko elkarlanean ariko dira

Iñaki Arriolak eta Nekane Balluerkak sinatutako akordioak bi erakundeen arteko lankidetza ofizialdu du

EP - 2018(e)ko uztailaren 23a, astelehena - 13:08etan eguneratua

Nekane Balluerkak eta Iñaki Arriolak sinatutako akordioak bi erakundeen arteko lankidetza ofizialdu du.

Nekane Balluerkak eta Iñaki Arriolak sinatutako akordioak bi erakundeen arteko lankidetza ofizialdu du. (Irekia)

Galería Noticia

Nekane Balluerkak eta Iñaki Arriolak sinatutako akordioak bi erakundeen arteko lankidetza ofizialdu du.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) bi erakundeen arteko lankidetza bat sinatu dute astelehen honetan, Euskadiko ondare naturalaren ikerketan eta zabalkundean elkarlanean aritzeko helburuarekin.

DONOSTIA. Iñaki Arriola sailburuak eta Nekane Balluerka errektoreak sinatutako akordioak bi erakundeen arteko lankidetza ofizialdu du, dagoeneko elkarrekin aritu baitira lanean ingurumen eta jasangarritasunaren kudeaketa hobetzen eta EAEko natura espazioen balioa nabarmentzen.

EHUren lana Garapen Iraunkor eta Ingurumen Hezkuntzarako Unesco Katedrak hartu du bere gain. Bere ikerketa eta prestakuntza jardueraren xedea Euskadiko espazioetan garapen jasangarriari lotuta dauden arazoak ulertzea eta konpontzea da, arreta berezia jarrita Urdaibaiko Biosferaren Erreserban, leku hori gaiari lotutako esperientziak frogatzeko eta erakusteko gune izatea nahi baita.

EHUko Gipuzkoako campusean egindako sinadura ekitaldian, Arriolak eta Balluerkak nabarmendu dute zer-nolako garrantzia duen "natura sistemak babesteko eta hobeto ezagutzeko administrazioaren eta unibertsitatearen arteko lankidetzak, garapen jasangarria bermatzeari begira".

Hitzarmenak babestuko duen jarduera nagusia Unesco Katedrako taldeak Euskadin Milurtekoko Ekosistemen Ebaluazioari buruz egingo duen proiektua izango da. Ekosistema naturalek zuzenean nahiz zeharka gizakien ongizateari egindako ekarpenak neurtuko dira, baliabideen hornidurarako iturri gisa, ingurumena erregulatzeko faktore gisa, eta ezagutzarako nahiz pertsonen gozamenerako iturri gisa.

Horrela, ekimena guztiz bat dator 2000rako EAEko IV. Ingurumen Esparru Programaren edukiekin. Programa horren xedea da giza garapena ingurumen naturalaren iraunkortasun eta kontserbazioarekin bateragarria izatea, horretarako ingurumen aldagaia politika guztietan txertatuta eta haren hobekuntzaren erantzukizuna eragile sozioekonomiko guztien artean banatuta.

Ekimenek nazioarteko hedapena izango dute Unesco katedren eta Biosfera Erreserben munduko sarearen bidez, eta ikergaiari lotutako Nazio Batuen Erakundeko (NBE) foroetan izandako partaidetzaren bidez.

EKOSISTEMAK

Ekosistemen zerbitzuei dagokienez, hitzarmenaren helburuak dira, besteak beste, zerbitzuak hobeto ezagutzea, Natura 2000 Sarearen ekarpena aztertzea, lehentasunezko ekintzak identifikatzea eta biodibertsitatearen galera konpentsatzeko ekintzak baloratzea.

Urdaibairi dagokionez, MaB programa (pertsonen eta ingurumenaren arteko harremanak hobetzea) eta ekosistemen zerbitzuen ebaluazioaren metodologia nola aplikatu landuko da, biosferaren erreserban bertan, eta eremu horretan izandako eboluzio sozioekonomikoa aztertuko da.

Ekintza horiek aurrera eramateko, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak 95.000 euro emango dizkio urtero EHUko Unesco Katedrari. Sinatutako hitzarmena indarrean egongo da 2020ko abendura arte, eta beste lau urtez luzatu ahal izango da.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120