Errekaldeko udal ortuak eskatzeko epea abuztuaren 7an bukatuko da

Lur-zati bakoitzak 40 metro karratu ditu

DEIA - 2018(e)ko uztailaren 23a, astelehena - 10:50etan eguneratua

Errekaldeko udal ortuak eskatzeko epea abuztuaren 7an bukatuko da.

Errekaldeko udal ortuak eskatzeko epea abuztuaren 7an bukatuko da.

Galería Noticia

Errekaldeko udal ortuak eskatzeko epea abuztuaren 7an bukatuko da.

Errekalde auzoko udal ortuetako bat landu ahal izateko eskariak abuztuaren 7ra arte egin daitezke. Ortu horiek erabiltzeko gehieneko epea hiru urtekoa zen baina, dagoeneko bete denez, beste pertsona batzuk eska ditzakete ortuok lantzeko. Halaber, oinarriak eta agiriak, udalaren webgunean edo Mugikortasun eta Jasangarritasun Saileko bulegoetan (San Agustin eraikina, Ernesto Erkoreka plaza, 12, 5. solairua B) kontsultatu daitezke, 08:30etik 13:00etara bitartean.

BILBO. Lur-zati bakoitzak 40 metro karratu inguru ditu eta San Justo landan daude, San Antonio futbol-zelaiaren ondoan;ortuon esleipena Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailak gestionatu zuen eta aurrenekoak 2015eko irailean zozketatu ziren.

Ekimenak harrera ona izan zuela ikusita, Bizkaiko hiriburuko beste auzo batzuetara zabaldu zen. Alfonso Gil Alkateorde eta saileko zinegotziak esperientzia horren alde egiten jarraitzeko animatu ditu herritarrak. “Orain, baliteke udal ortuak beste pertsona batzuen eskuetara pasatzea eta beste batzuk ere esperientzia hori bizi ahal izatea. Hiri ortuek gauza on asko dituzte herritarrentzat: espazio natural txiki eta erakargarriak dira hezkuntza eta ingurumenaren arloko kanpainetarako eta gainera, osasun ona izateko elikadura osasuntsua garrantzitsua dela ohartarazteko balio dute, norbere eskuekin landutakoa kontsumitzeak ematen duen poza gehituta”.

Ortuak loteka emango dira, onuradunen arabera:

  1. Auzoko bizilagunen lotea (banakoa edo taldekoa)
  2. Auzoko denbora luzeko langabetuen lotea.
  3. Desgaitasunen bat duten pertsonen edo halakoen elkarteen lotea
  4. Auzoko irabazi asmorik gabeko elkarteen lotea (dinamizazio eta kohesio soziala edo ingurune naturalaren sustapena helburu harturik).

Lur-zatien erabilera doakoa izango da, baina lantzen dutenek espazio horietako mantentze-lanak egin beharko dituzte, baita dinamizazio-jardueretan parte hartu ere, ingurumenaren arloko balioak zabaltzen. Udal ortuetan lantzen diren produktuak norbere kontsumorako dira eta ezin izango dira saldu, hiri ortuen filosofiari jarraiki.

Eskariak aurkezteko epea abuztuaren 7an amaituko da. Oinarriak eta agiriak Mugikortasun eta Jasangarritasun Saileko bulegoetan (San Agustin eraikina, Ernesto Erkoreka plaza, 12, 5. solairua B), 08:30etik 13:00etara bitartean, eta Udalaren webgunean kontsultatu daitezke.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120