Bilbon, urriaren 24tik 26ra

Euskal artistentzako "showcase-gaua" BIME Pro jardunaldietan izango da

Izena emateko epea uztailaren 24an amaituko da

EP - 2018(e)ko uztailaren 21a, larunbata - 12:01etan eguneratua

Euskal artistentzako "showcase-gaua"izango da BIME Pro jardunaldietan.

Euskal artistentzako "showcase-gaua"izango da BIME Pro jardunaldietan.

Galería Noticia

Euskal artistentzako "showcase-gaua"izango da BIME Pro jardunaldietan.

Basque Music ekimenak deialdi bat egin du BIME jardunaldiarekin elkarlanean, euskal artistek "showcase-gau" batean parte har dezaten. Ekitaldia Bilbon izango da urriaren 24tik 26ra. Halaber, izena emateko epea uztailaren 24an amaituko da, Euskal Herriko Musika Bulegoen Elkarteak jakinarazi duenez.

BILBO. Euskal Herriko Musika Bulegoen Elkarteak, Etxepare Euskal Institutuak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko Zuzendaritzaren Euskadiko Soinuak egitasmoak sustaturiko ekimena da Basque Music.

Horrela, bi euskal talde edo bakarlari arituko dira "showcase-gauan", eta BIME Pro jardunaldiko antolatzaileek aukeratuko dituzte. Hautatutako talde edo bakarlariek kontzertu bat emango dute urriaren 25ean, Bilborock aretoan, BIME City ekitaldiaren baitan.

Estatuko eta nazioarteko hainbat profesional joaten dira BIME City ekitaldira, eta Basque Music ekimenak euskal musikaren sektoreko artista berriak aurkezteko aprobetxatzen du. Melenas eta Los Brazos izan ziren 2017an aukeratutako taldeak.

Halaber, BIME Pro jardunaldiko arduradunekin egindako akordioari esker, Euskadiko management enpresek "speedmeeting" saio esklusibo batean parte hartuko dute ekitaldian akreditatutako profesionalekin. Topaketa hori ere urriaren 25ean egingo da, eta deialdia uztailaren 26ra arte egongo da irekita. Gehienez ere 15 euskal enpresak parte hartu ahal izango dute.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120