14 milioiREN AURREKONTUA

Berdintasunerako Foru Araua indarrean jarri da

Helburua benetako berdintasun efektiboaren alde egitea da

Deia - 2018(e)ko uztailaren 21a, larunbata - 11:47etan eguneratua

Berdintasunerako Foru Araua indarrean jarri da.

Berdintasunerako Foru Araua indarrean jarri da. (BFA)

Galería Noticia

Berdintasunerako Foru Araua indarrean jarri da.

Berdintasunerako politiketarako aurrekontua guztirakoaren %1 izango da. Berdintasuneko teknikari gehiago kontratatuko dira eta Berdintasunerako Bizkaiko Sarea eta Bizkaiko Emakumeek Parte Hartzeko Kontseilua sortuko dira.

BILBO. Uztailaren 13an Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2018 Foru Araua argitaratu zen. Beraz, Aldundiak eta Batzar Nagusiek bultzatutako arau hori indarrean dago dagoeneko.

Arau horren xedea benetako berdintasun efektiboaren alde egitea da, eta horretarako inbertsio publikoa gehituko da eta berdintasuneko teknikari gehiago kontratatuko dira.

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako politiketarako partiden zenbatekoa Foru Aldundiak berak kudeatzen duen guztirako aurrekontuaren %1era iritsiko da. Hau da, orain baino bost milioi euro gehiago egongo dira honetarako, 14 milioi guztira.

Kontratazio berriei esker Aldundiko sailetan berdintasunean adituak diren funtzionarioak egongo dira, eta horrela zeharkakotasuna sustatuko da Aldundiaren politiketan eta inbertsioetan.

Gainera, foru arau horretan ezartzen da Berdintasunerako Bizkaiko Sarea sortuko dela, lankidetzan eta koordinatuta jardun ahal izan dezaten Foru Aldundiak, Bizkaiko udalek eta berdintasunaren arloko eskumenak dauzkaten udalerriaz gaindiko erakundeek. Horrekin batera Bizkaiko Emakumeek Parte Hartzeko Kontseilua ere sortuko da. Kontseilu horretan elkarte feministak, emakume elkarteak eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde lanean ari diren entitateak eta erakundeak bilduko dira.

PARTE HARTZEA

Foru arau hau Aldundiak abiarazi eta prozesu zabal baten bidez Bizkaiko gizarte osoak parte hartu duen hainbat hiletako lanaren emaitza da.

Berdintasunerako Foru Araua prestatzeko prozesuan gizarteko, elkarteetako eta alderdi politikoetako adituak eta Aldundiko eta beste erakunde batzuetako teknikariak aritu dira. Eta herritarrek inkesta ireki baten bidez hartu ahal izan dute parte.

Foru Arauan hainbat proposamen eta konpromiso ezartzen dira berdintasuna lortzeko. Proposamen eta konpromiso horiek Aldundiaren eskumenak ukitzen dituzte sail guztietan eta Aldundiaren menpeko entitate guztietan.

Foru arau honek argiro erakusten du nolako konpromisoa hartu duen Aldundiak berdintasunerako politiketan. Eta gainera balio sinbolikoa ere badauka, herritarrentzat berdintasunaren printzipioen defentsaren ikurra izango baita.

Batzar Nagusietan onetsi aurretik Foru Arauari hainbat emendakin onuragarri erantsi zizkioten Bizkaiko alderdi politikoen ordezkariek.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bizkaia

ir a Bizkaia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120