Grinzato saria

Arantza Mendioroz UPV/EHUko ikertzaileak Grinzato saria irabazi du

Saria Quantitative Infrared Thermography QIRT biltzarreko aurkezpen onenari esleitzen zaio

Deia - Viernes, 20 de Julio de 2018 - Actualizado a las 11:19h

Arantza Mendioroz UPV/EHUko ikertzaileak Grinzato sariarekin

Arantza Mendioroz UPV/EHUko ikertzaileak Grinzato sariarekin (EHU)

Galería Noticia

Arantza Mendioroz UPV/EHUko ikertzaileak Grinzato sariarekin

Arantza Mendioroz UPV/EHUko ikertzaileak, Grinzato Award saria irabazi du Quantitative Infrared Thermography QIRT biltzar batzorde zientifikoan lan onena aurkezteagatik. Ekintza Berlinen egin da ekainaren 25etik 29ra. Halaber, pasaden urtean, Mendiorozek, ex-aequo saria jaso zuen, Linz Austriako RECENDTeko Peter Burgholzerrekin batera.

UPV/EHUko ikertzaileak defendatutako azterlana arrakala bertikalak detektatzeari eta ezaugarriak (neurriak eta sakonera) era ez hondatzailea eta, aldi berean, laster batean ezagutzeari lotuta dago. Teknikari bibrotermografia deitzen zaio eta, bertan, materialean ultrasoinu tren bat injektatzean da;era horretan, arrakalako bi ezpainak dardararazi egiten dira. Gainazal horien mugimendu erlatiboak beroa eragiten du eta, kamera infragorri baten bidez piezako gainazala behatuz, arrakala hor dagoela detekta daiteke, beroago agertzen baita.

Tekninka ez hondatzailea ‘Gure lanean, arrakala bertikalek eta denboran haiek izandako bilakaerak eragindako tenperaturaren modelo bat sortu dugu, eta inbertsio algoritmo bat garatu dugu, ezagutzeko modu kuantitatibo batean beroa sortzen duen eremua zein den, zein sakoneran dagoen eta tokian sortzen duen bero isuria zein den’, Arantza Mendiorozek azaldu duenez. Ezaugarri horiek guztiak ezagutzeko aukera aurrerapen nabarmena dira bibrotermografia kuantifikazio gaitasuna duen entsegu teknika ez hondatzaile gisa sendotu dadin.

Azterlana UPV/EHUko Teknika Fototermikoen Taldeak garatu du, eta haren arduradun nagusia Agustín Salazar katedraduna da. Hura Fisika Aplikatua I saileko kidea da Bilboko Ingeniaritza Eskolan, eta ikerketa Zaragozako Unibertsitateko Matematika Aplikatua sailarekin lankidetzan egin dute. Halaber, sariak ez du zuzkidura ekonomikorik, diploma bat besterik ez.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120