Zirrikituetatik begira

Sandino

Josu. Torre - Jueves, 19 de Julio de 2018 - Actualizado a las 07:33h

MUNDUAN eredugarri bilakatu zela diodanean, inori edo gehiagori idea puzten edo handitzen nabillela irudituko zaio. Mundua ikaragarri zabala delako eta borobila den heinean buka ezina, noski. Baina Sandino eta gutxi batzuk, Kubako borrokaren ildotik, FSLN gerrillarako taldea sortu zutenean 1961.ean, iraultzailetzat bere burua zutenen talde ez ezik gizarteen artean ere ikusmiran paratu zen, hainbat urtez diktadura ankerra zeraman Anastasio Somoza agindutik kentzea helburu zuen gerrilla. 16 urte geroago, 1977.ean iritsi zen espero zuten garaipena;Managua armaz hartu, Somozatarrei aldegin arazi eta botereaz jabetu zirenean. Borrokalari ausarta, agintari trebea eta enblematikoa zenik ezin ukatu eta, urte haietan, Daniel Ortega oihaneko gerrillari izatetik lider ikutuezina bilakatu zen. Inor gutxik jartzen zuen ezbaian lidergo hori eta, horrela, 1979.etik 1990.ra babes tinkoarekin eraman zuen agintea. Eskuma indartsu batek, AEB laguntzaz, kendu zion boterea eta zalantza susmoarekin 2007.ean berriro eskuratu.

1970ko hamarkadan, eta hurrengoan, ia ezinbestekoa zen, ahal izanez gero, Nikaraguara bideratzea oporretan. Ez, akaso, mairuak Meca-ra duten obligazioz baina, kasurako, euskal ezker abertzale peto agiria eskuratzeko lagungarri gertaztzen zen, ia ume ziren miskitoren batekin Masayako plazan argazkiren bat egitea eta ekartzea. Zinez, iraultza bat egiteko 12 edo 13 urtetik gorako edozein ume armaz jantzi behar bada, Doala pikutara iraultza hori!

Agian, gaztelerazko Hauts haietatik basatza hauek esaeratik datozkigu Ortegak azken 11 urte hauetan agintaldian daraman ildo politikoa. Erraza omen da boterera (gaizki) ohitzea eta ezin beste modu batera ulertu, batez ere azken hiru hilabetetan, Managua, Masaya eta inguruetan egiten ari den sarraskia. 35 hildako dagoeneko eta modurik ankerrenean. Azkena, eliza baten gorderik zeunden indigenak basati tirokatuz. Oposizioa Europatik eta AEBtik babestu eta akuilatua dagoela dioenik ere bada. Berriro errefraura:Urrutian, intxaurrak hamalau, bertara joan... eta lau.

etiquetas: josu torre

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120