uztailaren 19an, 30. edizioa

Getxoko Blues Jaialdia hasiko da The Excitements y los Blues Morning Singer saioekin

Coco Montoya, Bette Smith, The Excitements eta The Blues Morning Singers izango dira saioaren protagonista nagusiak

EP - 2018(e)ko uztailaren 18a, asteazkena - 10:33etan eguneratua

Getxoko 30. Nazioarteko Blues Jaialdia

Getxoko 30. Nazioarteko Blues Jaialdia

Galería Noticia

Getxoko 30. Nazioarteko Blues Jaialdia

Getxoko 30. Nazioarteko Blues Jaialdia hasiko da ostegunean, uztailaren 19an, eta Coco Montoya, Bette Smith, The Excitements eta The Blues Morning Singers izango dira saio nagusien protagonistak. Ohi bezala, kontzertuak Algortako Biotz Alai Abesbatza plazan izango dira.

BILBO. Aurtengo egitaraua borobiltzeko, saio nagusiez gain, doako lau kontzertu eta kaleko desfileak izango dira, Getxoko Kultur Etxeak jakinarazi duenez.

Aurtengo kontzertu nagusiak saio bikoitz batekin hasiko dira, ostegunean. Bartzelonako The Excitements taldearekin hasiko da gaua, "rhythm &soul indartsu eta itsaskorrarekin". Koko Jean Davis abeslari buru duen taldea Memphis, Detroit eta Chicago aldean kokatu izan da eta 1950eko hamarkadako azkenaldiko R&B bizia nahasten du 1960ko hamarkadako stax soinuarekin. Zuzenekoetan R&B estiloko bertsio indartsuak txandakatzen dituzte jatorrizko abestiekin, "betiere zati erritmiko ahaltsu batekin".

Kataluniarren ostean, The Blues Morning Singers Bilboko laukote elektroakustikoa ariko da. Blues doinuak jotzen ditu, bere aldaera eta estilo guztietan.

Taldeak ihes egiten du erabili ohi diren errepertorioetatik eta estereotipoetatik aldetzen da, musika afroamerikarrean sakon errotutako konposizioak eskainiz. Deltako blues soinu umela, 1950eko hamarkadako Chicagoko blues zorroz elektrikoa eta AEBetako Mendebaldeko Kostako zein New Orleanseko jump blues dantzaldiak jasotzen ditu errepertorioak.

Ostiralean, uztailaren 20an, Bette Smith abeslari amerikarraren txanda izango da. Blues urratzaile eta soul sutsuen erakuslea da. Brooklyneko artista blues panoramaren ezusteetako bat izan zen iaz "Jetlagger" diskoari esker. Neo-blues delakoaren erakusgai izugarria da. Bere ahots sutsu eta hareatsua une gorenera heltzen da. Betty Davis edo Tina Turner dirudi kanta batzuetan eta funky txundigarria beste batzuetan blaxploitation estiloko soinuarekin, betiere soul kutsuetatik urrundu barik.

COCO MONTOYA
Azkenik, Coco Montoya (1951, Santa Monica, AEB) gitarrista kaliforniarrak itxiko ditu Getxo&Blues jaialdiaren saio nagusiak larunbatean, uztailaren 21ean. Albert Collins handiarekin hasi zuen ibilbide profesionala. Bateria jotzaile izan zen lehenik, baina handik gutxira gitarra hartu zuen.

Entsegu kontzertuetan aritu ostean, bere aukera handia heldu zen: John Mayall-ek kontratatu zuen Bluescasters taldearekin behin behinean bira egiteko. Horrela, bere ospea artista ezagunen mailara igo zen, hala nola Eric Clapton, Peter Green eta Mick Taylor musikarienera.

Ondoren, 1990ko hamarkadan, bakarka aritzea erabaki zuen eta ahaleginaren emaitzak ikusi ziren gutxira, argitaratu zituen diskoen bitartez, besteak beste, "Gotta Mind To Travel", "Ya Think I'd Know Better", "Just Let Go" eta "Suspicion". Lan horiek izen handi bihurtu den musikariaren ibilbidea oinarritu egin dute.

Jaialdiko egitaraua borobiltzeko, doako kontzertuak eskainiko dituzte Barney's Band eta Maraya taldeek, ostiralean eta larunbatean, Algortako The Piper's Irish Pubeko saioetan. Halaber, Granujas a Todo Ritmo Street Band taldeak kaleko giroa alaituko du. Gainera, larunbatean eta igandean, jaialdiak lehenengo aldiz antolatuko ditu goizeko kontzertuak. Stereosonik bertoko elkarteak antolatuta, The Big Flyers eta Still River taldeak Kirol Portuko ostalaritza terrazetan arituko dira, 13.00etan.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120