Laguntza Programaren 2018ko deialdia

BBK-k 1,5 milioi euro eman dizkie 65 gizarte-proiekturi

Erakundearen jarduera-arlorako egitasmoak sartu dira aurten ere

deia.eus - 2018(e)ko uztailaren 18a, asteazkena - 13:14etan eguneratua

BBK-k 1,5 milioi euro eman ditu bere Laguntza Programaren 2018ko deialdian aurkezturiko 65 proiektu gauzatzeko. Ekarpen hauen eragina handiagoa izan da aurten, aipatutiko deialdira BBKren jarduera-arlo guztietako proiektuak (familia, helduaro aktiboa, enplegua, prestakuntza, ...) aurkeztu ahal izan baitira, eta ez gizarte- edo kultura-gaiei buruzkoak bakarrik, aurreko hamazazpi edizioetan gertatu legez.

Aurten ere, gizartean bazterturik daudenak edo geratzeko arriskuan daudenak gizarteratzea edo lan-munduan sartzea bilatzen duten proiektuak gailendu dira;hala ere, BBK-k detektatu duenez, bultzada indartsua eman zaie kultura orokortu edo unibertsal bihurtzea helburu duten proiektuei, gizarte-kohesiorako bide gisa erabiltzen dutelarik hori. Halaber, BBK 2018 Laguntzen esparrua zabalagotzearen ondorioz, helduaro aktibo eta osasungarria indartzeko proiektuen gorakada ere izan da, baita ekintzailetza-gaiak gizarte-berrikuntzako gaiekin batzen dituztenenak ere, besteak beste.

Aurkezturiko proiektu guztiak bat datoz BBKren ildo estrategikoekin, eta gizarte-inpaktu eta agerikotasun nabarmena eragingo dute. BBK-k, gainera, aurkezturiko proiektuen izaera berritzailea eta horien kalitatea nabarmendu gura ditu. Ikusi da proiektuak patxadaz landu direla eta euskara gehiago erabili dela.

BBK-k maiatzean jarri zuen martxan deialdi hau, Bizkaiko garapena bultzatzeko pentsatua. Laguntza hauetara, beti legez, irabazi asmorik bako erakunde pribatuak

aurkeztu ahal izan dira, baina baita beste era bateko erakundeak ere, adibidez, laneratzeko enpresak, enplegu-zentro bereziak edo gizarte-ekimeneko kooperatibak.

Programa honen bidez, Xabier Sagredo buru duen erakundeak sinergiak, aliantzak eta akordioak ezartzea bilatzen du gizarte-eragina duten proiektu berritzaileak bultzatzen dituzten erakundeekin, betiere Bizkaiko ekonomia garatzen eta gizartea kohesionatzen laguntzen baldin badute. Proiektuak Bizkaian gauzatuko dira eta hartzaileak lurralde honetan bizi diren pertsonak izango dira.

Proiektuak gauzatzeko gehienezko denboraldia, edo finantzaturiko fasearena bederen, 12 hilabetekoa izango da, eta aurten eman behar zaie hasiera.

Programa 2001ean sortu zen irabazi asmo bako erakunde pribatuen ekintzak laguntzeko helburuaz, eta BBK-k bere sorreratik gizarte, kultura eta ekonomiaren arloetan garatu duen ekinbide-programa oparoaren barruan sartzen da.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Economía

ir a Economía »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120