saskibaloia

Shavon Shields, Kirolbet Baskoniaren jokalari berria

Jannis Timmal Olympiacosen jokatuko du hurrengo denboraldian

EP - 2018(e)ko uztailaren 18a, asteazkena - 12:10etan eguneratua

Shavon Shields

Shavon Shields (Baskonia)

Galería Noticia

Shavon Shields

Kirolbet Baskonia saskibaloi taldeak bi nobedade jakinarazi ditu asteazken honetan. Alde batetik, Shavon Shields eskolta-hegaleko estatubatuarra fitxatu du, eta, bestetik, Jannis Timma hegaleko letoniarra Olympiacos talde greziarrera joan da.

GASTEIZ. Shavon Shields estatubatuarra da, baina nazionalitate holandarra du. Iaz Aquila Basket Trento talde italiarrean jokatu zuen, eta 24 urte eta 2.01 metroko garaiera ditu. Datozen bi denboraldiak Gasteizen jokatzeko akordioa lortu du Kirolbet Baskoniarekin, talde gasteiztarrak jakinarazi duenez.

Shields Italiako Ligan nabarmendu zen joan den denboraldian, partidako 13.1 puntu, 3.6 errebote eta 2.6 asistentziako batez bestekoekin. Eurocup lehiaketan aldiz, 11.7 puntu, 3.1 errebote eta 2.3 asistentziako batez bestekoak lortu zituen.

Italiara heldu aurreko denboraldian Alemanian jokatu zuen, Fraport Skyliners taldean, eta orain Endesa Ligara helduko da, NBA udako ligan irudi ona utzi ondoren: New Orleans Pelicans taldean jokatu du, partidako 10 puntu, 5 errebote eta 3.3 asistentziako batez bestekoekin.

Shavon Shields talde gasteiztarrak uda honetan egin duen bigarren fitxaketa da, asteartean Youssoupha Fall 2.21 metroko pibot senegaldarra fitxatu zuela iragarri ondoren.

Bestalde, Kirolbet Baskoniak iragarri du Jannis Timma hegaleko letoniarra taldea utzi eta Olympiacosen jokatuko duela, 2020. urtera arte. Letoniarra iazko udan heldu zen Gasteizera, Zenit San Petersburgotik. Euroligan 33 eta Endesa Ligan 43 partida jokatu ditu Baskoniarekin. Europan, partidako 7.6 puntu, 2.4 errebote eta 1.6 asistentziako batez bestekoak lortu zituen, eta Endesa Ligan 8 puntu sartu zituen batez beste, 7 puntuko balorazio lortzeko.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Baloncesto

ir a Baloncesto »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120