29. edizioa

Lekeitiok Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdia jasoko du

Uztailaren 19tik, osteguna, 22era, igandea, ospatuko da

Miércoles, 18 de Julio de 2018 - Actualizado a las 13:41h

Lekeitiok Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdia jasoko du

Lekeitiok Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdia jasoko du (Kaleka)

Galería Noticia

Lekeitiok Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdia jasoko du

Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdiaren (KALEKA) 29. edizioa, uztailaren 19tik 22ra (ostegunetik igandera) ospatuko da. Bizkaiko herriko toki publikoetan eta espazio berezietan egingo diren 28 ekintza eskainiko ditu, antolatzaileek adierazi dutenez.

LEKEITIO. Edizio berrian izango diren ikuskizunen artean, Arropaineko Arragua sorkuntza espazioarekin egindako bi kolaborazio nabarmendu ditu antolakuntzak. Alde batetik, Faboo konpainiak "haur eta helduen imajinazioa piztuko duen" keinu antzerki ikuskizuna aurkeztuko du, eta bestetik, Têtes de Mulesen L'entresortek helduei zuzenduta eskainiko duen zirku garaikideko ikuskizuna, asteazken honetan hasi eta ostegunean jarraituko duena.

Era berean, Kalekaren aurtengo edizioan, Malekoia Txiringitoaren elkarlana ere gehituko da, magia eta diskofesta batuko dituen Winston Koperland eta Urko NotreDame pailazoen ikuskizunarekin.

Horiez gain, Kalekaren 29. edizioan parte hartuko duten 22 konpainia eta kolektiboek, antzerki fisiko, objektu antzerki, maskara, zirku garaikide, clown, ehun sorkuntza, dantza garaikide, funanbulismo, aireko dantza eta pirotekniako ikuskizunak eskainiko dituzte.

Gainera, bi formakuntza saio izango dira. Alde batetik, asteartetik ostiralera, uztailaren 17tik 20ra, Matias Zanotti "Revestidos" sorkuntza tailerra emango du. Antzeztokietan erabiltzen diren jantzien sorkuntzaren inguruko lantegia da, eta jantzi hauen forma, kolore eta fantasiaren goraipatzea aztertzea bilatuko du. 

Bestalde, tailerrean sortutako jantziak "Atuendos Caprichosos" erakusketaren parte izango dira. Bestalde, igandean, Rui Paixaok "Estado Omnium" laborategia eskainiko du, egungo clown munduaren inguruko gogoeta eta esperimentazioa lantzeko.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Kostaldea

ir a Kostaldea »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120