"Euskal estatistika urtekaria 2018" argitalpena

Eustatek EAEko datu estatistiko nagusiak bildu ditu

Lurralde historiko bakoitzeko datuak ere jaso dira, eta horietariko zenbait Europar Batasuneko estatuetakoekin alderatu dira

EP - 2018(e)ko uztailaren 17a, asteartea - 12:36etan eguneratua

El 79% de las personas entrevistadas considera que en Bizkaia se vive muy bien.

El 79% de las personas entrevistadas considera que en Bizkaia se vive muy bien.

Galería Noticia

El 79% de las personas entrevistadas considera que en Bizkaia se vive muy bien.

Eustat Estatistikaren Euskal Erakundeak "Euskal estatistika urtekaria 2018" argitalpena plazaratu du. Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) ekonomia, gizarte, kultura eta politika arloetan azken urtean izandako datu estatistiko garrantzitsuenak zabaltzea da lanaren helburua. Lurralde historiko bakoitzeko datuak ere jaso dira, eta horietariko zenbait Europako Batasuneko (EB) estatuetakoekin alderatu dira.

BILBO. Eustatek jakinarazi duenez, urtekaria bost arlo handitan egituratuta dago: Biztanleak, Ekonomia, Gizartea, Lurraldea eta ingurumena, Informazioaren gizartea eta I+G+B. Horrela, argitalpenaren arabera, EAEko biztanleria 2.175.819 pertsonakoa zen 2017an: 1.119.441 emakume eta 1.056.378 gizon.

Ekonomiari buruzko atalei dagokienez, 2017an, EAEko Barne Produktu Gordinaren (BPG) %69,1 Zerbitzuen sektoreak sortu zuen, %24,2 Industriak, %5,9 Eraikuntzak eta %0,8 Lehen sektoreak. Herrialdeei dagokienez, BPGren %50,8 Bizkaian sortu zen, %32,9 Gipuzkoan eta gainerako %16,3 Araban.

Kanpo merkataritzari buruzko kapituluan, 2017an, 23.252.466 mila eurokoa izan zen industria produktuen esportazio balioa, eduki teknologikoaren arabera. Kopuru horren %51,8 teknologia maila ertain altua izan zen, %37,5 ertain baxua, %7,9 baxua eta %2,8 altua.

Gizarteari buruzko atalean lan merkatuaren gaia jorratu da eta, besteak beste, okupazio tasa eta langabezia tasaren datuak eskaintzen dira. Horrela, EAEn, 2017an, okupazio tasa %66,5 zen, aurreko urtean baino %0,9 puntu handiagoa. 2017an langabezia tasa batez beste %11,2ra jaitsi zen, 2016an baino %2,2 puntu gutxiago.

HEZKUNTZA

Hezkuntzari buruzko kapituluan, 2017-2018 ikasturtean unibertsitatetik kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzetan matrikulatutako 386.403 ikasleen artean 250.680k D ereduan ikasi zuten, 70.197k B ereduan eta 63.418k A ereduan. Gainera, 201.342 ikasle zentro publikoetan matrikulatu ziren, eta 185.061 pribatuetan.

Horrez gain, gizarte ohitura eta errentari buruzko atalari dagokionez, 2017an, EAEko emakume landunek 2,2 ordu eskaini zizkieten batez beste etxeko lanei eta 5,1 ordu adingabeko seme-alabak zaintzeari;gizon landunen kasuan, batez bestekoa 1,5 ordukoa eta 3,3 ordukoa izan zen, hurrenez hurren.

Lurralde eta ingurumenari buruz bildutako datuetan EAEko zoru okupazioaren berri eman da. 2017. urtean, bizitegi zorua azalera osoaren %2,6 izan zen, jarduera ekonomikoetarako %1,9, sistema orokorretarako %4,2 eta ez urbanizatzekoa %91,3. Kapitulu honetan kontsumo uraren kalitatea ere jaso da: %99,0 egokia da, eta %0,6 onargarria.

Ikerketa zientifiko eta garapen teknologikoa ere jaso dira "Euskal estatistika urtekaria 2018" argitalpenean. Horrela, 2017an, 17.898 pertsona ari ziren EAEn I+G arloan dedikazio osoko baliokidetzan;haietako 12.637 enpresetan ari ziren, 4.005 goi mailako irakaskuntzan eta 1.256 administrazio publikoan. Sexuaren arabera, I+Gn 6.375emakume eta 11.523 gizon ari dira.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120