Mundualdatu programaren barruan

BBK-k 350.000 euro bideratu ditu esklerosi anizkoitzaren kausara

Detekzio goiztiarra hobetzeko software mediko batera zuzendu du dirua

EUROPA PRESS - 2018(e)ko uztailaren 17a, asteartea - 16:15etan eguneratua

Una persona realiza diversas pruebas en un laboratorio.

Una persona realiza diversas pruebas en un laboratorio. (Deia)

Galería Noticia

Una persona realiza diversas pruebas en un laboratorio.

BBK-k 350.000 euro bideratu ditu FractalMed esklerosi anizkoitzaren detekzio goiztiarra hobetu nahi duen software medikoan parte hartzeko. FractalMed enpresa apustu berri bat da, eta Mundualdatu negozio ideia berriak azeleratzeko programaren bidez jasoko du BBKren laguntza.

BILBO. Mundualdatu programaren helburua Bizkaian negozio eredu berriak eta ekintzailetza ekimenak gauzatzen laguntzea da, baita sortu berri diren enpresak finkatzea ere. FractalMed-ez gain, Bizkaian beste enpresa ekimen batzuek ere jaso dute BBKren diru laguntza azken urtean, adibidez Aquadat, Kasitoko, Fit4bike eta Insulae-k.

Orain, programa honen bidez, BBK-k 350.000 euro erabili ditu guztira FractalMed software medikoaren enpresa apustua finantzatzeko. Zehazki, garuneko erresonantzia magnetikoko irudiak aztertzeko sistema bat da, eta dimentsio fraktalaren bidez, esklerosi anizkoitzari loturiko aldaketa morfologikoak kuantifikatzea ahalbidetzen du.

BBK-k 175.000 euro emango ditu kapitalean egindako inbertsio bidez, eta gainerako 175.000 euroak mailegu parte hartzailearekin. Lehenurrats hauetan bideragarritasun ekonomikoa bermatu nahi da, baita enplegua sortzea edo proiektuak sor dezakeen gizarte ekarpena ere. BBK-kenpresako akzioen %16 bereganatu du.

Gaur egun FractalMed arautze aurreko nazioarteko baliozkotze multizentrikoaren lehen fasean dago, nazioarteko zientzia panel batek bermatuta. "Onartzen bada, software honek esku hartze goiztiarra ahalbidetuko du, baita zehaztasun handiagoz hornitzea ezgaitasunarekin erlazionaturiko eskalak, sendabidea hobetzea, agerraldi kopurua urritzea, bizi kalitatea areagotzea eta esklerosi anizkoitzari loturiko osasun kostuen murrizketa esanguratsua ere", azaldu dute BBKtik.

MUNDUALDATU

Mundualdatu programaren web plataformak zabalik jarraitzen du interesdunek erregistratu eta beren enpresa-proiektua aurkeztu ahal izateko (www.mundualdatu.org). Webgunean programaren xehetasun guztiak eskaintzen dira eta ekimenean parte hartzeko bide bakarra da.
Mundualdatu BBKren Plan Estrategikoan kokatzen da. Planaren lehentasunezko ardatzak gaikuntza eta enpleguaren sustapena dira. Helburu horiek bat datoz BBK-k ezarritakoekin, eta eragile ekonomikoei eta enpresa ekinbide berriei laguntzearen alde egiten dute.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120