Talaieroa

Barruak astindu

Erramun Osa - 2018(e)ko uztailaren 17a, asteartea - 06:00etan eguneratua

Berrikizabaldu da Victor Jara torturatu eta hil zutenen kontrako epaia, hura gertatu eta hamarkada batzuetara, hain zuzen. Norbaitek uste izango zuen iraganeko kontuak ez mugitzea zela gauzarik onena... baina ez, azkenean, justiziak bidea egitea lortu du, eta 1973ko irailaren 11n, Salvador Allende presidentearen kontra matxinatu, milaka herritar atxilo hartu, torturatu, desagerrarazi, hil eta umeak lapurtu zituztenak zigortzen ari dira. Ez da mendeku kontua, justizia eta erreparazioa baizik!

Victor Jarak, Txileko Estadio Nazionalean preso zeukatela, idatzi zuen azken poeman, Bost mila gara izenburukoan, deskribatu zuen ondoen jazotzen ari zena. Bost mila omen ziren leku hartan atxilo hartuta zeudenak eta bere buruari galdetzen zion zenbat gehiago egongo ote ziren Txileko beste hiri batzuetan. Era berean, han zegoen goseaz, zuten hotzaz, izuaz, pairatzen ari ziren oinazeaz, jasaten ari ziren presio moralaz eta eromenaz gogoeta ere egin zuen. Matxinaturiko militarrek bortizki torturatu eta tiroz josi zuten Victor Jara irailaren 16an, bere gorpua kale bazter batean botata lagaz.

Espainian oraindik badira Errepublikaren kontra estatu kolpea eman zutenak gurtzen eta eginikoaren ontasunak azpimarra-tzen ibiltzen direnak. Altxamenduaren kontua, osteko Gerra Zibila, kartzelaldiak, heriotza-zigorrak, nonahi eta nolanahi fusilaturiko milaka pertsona, leizeetara eta amildegietara jaurtitako gorpuak, aldez aurretik erabakitako epaiak zuritzeko gezurrezko epaiketak, herri-kartzelak, ondasunak bahitzea... dena omen zen beharrezkoa Espainia salbatzera etorririkoen arabera. XX. mendera ekarririko guru-tzada berriak jomugan izan baitzituen berdin pentsatzen ez zuten guztiak, horien kontra genozidio sistematikoa antolatuz eta bideratuz.

Franco hil ostean irekitako trantsizioa berrogei urte luzez boterean egondakoek gidatu zuten eta, besteak beste, frankismoaren krimenei inpunitatea segurtatzea izan zen klandestinitatean zeudenei, askatasun eta demokrazia eskean ari zirenei ezarri zitzaien gutxieneko baldintza... eta horrexegatik kosta-tzen ari da horrenbeste historia berridaztea, bakoitza bere tokian uztea, bide bazterrean dauden gorpuak berreskuratu eta senideei eskuratzea, epaitegi frankisten epaiak baliorik gabe uztea, bai eta diktadorea hobiratuta dagoen tokitik ateratzea ere.

Batzuek diote ez dela komeni sasoi bateko zauriak berriz irekitzea. Kontua da Errepublikaren alde jardun zutenen zauriak ez direla inoiz itxi, eta segituko dutela itxi gabe, bederen, egiak, erreparazioak eta justiziak bidea egitea lortzen duten arte. Ondorioz, komeni da tematzea bidezkoak diren gauzetan, horrek ezar ditzakeelako bizikidetzarako oinarri sendo eta iraunkorrak, gaur zein etorkizunean.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Talaieroa

ir a Talaieroa »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120