uztailaren 18tik 20ra, Bizkaia aretoan

EHUk Zientzia, Teknologia eta Generoaren Iberoamerikako XII. Biltzarra ospatuko du Bilbon

Mexiko, Costa Rica, Brasil, Txile, Alemania, Kuba, Argentina, Ekuador edo Espainiatik heldutako 120 adituk parte hartuko dute

EUROPA PRESS - 2018(e)ko uztailaren 17a, asteartea - 16:32etan eguneratua

El Bizkaia Aretoa volvió a convertirse en un lugar de conocimiento científico divulgado de forma melódica y divertida.

(Oskar González)

Galería Noticia

El Bizkaia Aretoa volvió a convertirse en un lugar de conocimiento científico divulgado de forma melódica y divertida.

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) antolatutako Zientzia, Teknologia eta Generoaren Iberoamerikako XII. Biltzarra ospatuko da asteazkenetik ostiralera, uztailaren 18tik 20ra, Bizkaia Aretoan, Bilbon. Aurtengo edizioan nazioarteko 120 adituk parte hartuko dute, besteak beste, Mexiko, Costa Rica, Brasil, Txile, Alemania, Kuba, Argentina, Ekuador edo Espainiatik helduak.

BILBO. Eusko Jaurlaritzaren, Iberoamerikako Estatuen Erakundearen eta L'Oréal Unesco programaren laguntza izan du antolakuntzak biltzarra prestatzeko, EHUk prentsa ohar bidez jakinarazi duenez.

Biltzarra bi urtean behin antolatzen da. Lehenengo aldiz Madrilen antolatu zen, 1996an, eta ondoren, besteak beste, Panaman, Kuban, Brasilen, Argentinan eta Mexikon egin da. Azken edizioa Costa Rican antolatu zen, 2016an. Aurtengo edizioko lanen oinarria zientziaren, teknologiaren eta osasunaren artean dagoen harremana generoaren ikuspegitik aztertzea eta eztabaidatzea izango da.

Hasierako ekitaldia 09.00etan izango da eta Eulalia Pérez Sedeño biltzarreko presidenteak, Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako sailburuak, Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak, Juan Carlos Toscano Grimaldi Iberoamerikako Estatuen Erakundeko ordezkariak eta Idoia Fernández EHUko Berrikuntza, Gizarte Konpromiso eta Kulturgintzako errektoreordeak parte hartuko dute.

Hiru egunetan zehar, biltzarreko parte hartzaileek sei gai multzo landuko dituzte: Genero ikuspegia osasunaren arloko ikerketan, esku hartzean eta praxian;Ingeniaritza eta teknologia;STEAM diziplinak: ibilbide akademiko-profesionaletan duten eragina;Ezagutza tekno-zientifikoa eraikitzea;Zabalkunde eta hedapen zientifikoa eta teknologikoa: diskurtso hegemonikoak zalantzan jartzen;eta Zientziak: ikerketa, jasangarritasuna eta garapena.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Internet y ciencia

ir a Internet y ciencia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120