DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
abuztuaren 18tik 25era bitartean

Plaza barria erritmo multikulturalen agertokia izangoa da Aste Nagusian

Euskadi, Maroko, Espainia, Jamaika, Estatu Batuak, Ingalaterra, Bretainia, Aljeria eta Frantziako artistak bertaratuko dira

DEIA.EUS - 2018(e)ko uztailaren 17a, asteartea - 11:27etan eguneratua

Bilboko Plaza barria.

Bilboko Plaza barria.

Galería Noticia

Bilboko Plaza barria.

Beste urte batez, erritmo multikulturalak izango dira Plaza Barrian Aste Nagusian. Zapatutik zapatura, hilaren 18tik 25era bitartean. 23:30etik aurrera, Euskadi, Maroko, Espainia, Jamaika, Estatu Batuak, Ingalaterra, Bretainia, Aljeria edo Frantziako artistek dantzan jarriko dituzte munduko musikaz gozatu nahi dituzten guztiek.

BILBO. LARRY &HIS FLASK country-rock taldeak joko ditu lehenengo akordeak jaigune honetan abuztuaren 18an (larunbata). Rock and roll talde bat da, bost kidez osatua, hainbat musikaren elementuak bereganatzen dituena: punka, gypsy jazza, folka eta americana. Pertsona batzuek folk-punk edo punk-grass sailetan sartzen dituzte.

Haien ondoren, DEAD BRONCOk joko du. Talde hori Europa osoan famatu zen bere country-punk-rockarekin, eta Matt Horan amerikarra da haren liderra. Bost urtez, sustrai amerikarren mugimenduaren aitzindariak izan dira Europan. Orain, bere proposamen berria iragarriko du: DRIVEN BY FRUSTRATION, eurek AMERICANA SLUDGE deitzen duten doinu berri batekin.

Abuztuaren 19an (domeka), THE ELECTRIC SWING CIRCUS electro-swing ingelesaren txanda izango da. Electric Swing Circus nazioarteko presentzia garrantzitsua duen talde bat da. Agertoki gainean, saucy 20's swing-eko eta stomping elektro beat-eko 6 elementuren fusioa egiten dute: kontrabaxu elektrikoa, vintage erakusgarriak, jazz-gitarra ijitoa, teklak, bateria, sintetizadoreak eta elektro beat-ak. Emakumezkoen ekitaldi bikoitz ausart baten aurrean, taldeak ikuskizun liluragarri bat eta soinu leherkor bat eskaintzen ditu.

Abuztuaren 20an (astelehena), FANFARAÏ BIG BAND taldeko folk musikak jarriko du erritmoa Frantzia, Maroko eta Aljeriako artista eta sustraiekin. Hiru musikari-belaunaldi, hiru kontinentetan eta 20 herrialde baino gehiagotan grabatu ondoren Plaza Barriko agertokira ekarriko diguna bere ikuskizuna. Musikari-koroek interpretatutako abestiak, Ipar Afrikako erritmo tradizionalak eta jazzez blaitutako soloak.

GWENDAL bretainiarren folk zeltak gozatzeko aukera emango die entzuleei abuztuaren 21ean (martitzena). Taldeak taldekide bakoitzaren rock, jazz, folk eta musika klasikoaren influentziak txertatzen ditu kanten oinarria sortzeko. Konposizioak eta moldaketak egitea, ordea, guztien lana da. Taldeak arrakasta handia lortu du publikoaren eta kritikarien artean mundu osoko milatik gora kontzertutan.

Abuztuaren 22an (eguaztena), Aste Nagusiaren ekuatorean, Bilbao Reggae Splash helduko da, XXVII. ediziora iritsi den Estatuko reggae jaialdi zaharrena. JOHNNY OSBOURNE jamaikar artista Stepper &Massive All Stars-ekin batera etorriko da.

Johnny Osbourne jamaikarra inoizko reggae-kantari garrantzitsuenetako bat da. Haren moldakortasunak lagundu dio bost hamarkadaz egoten Jamaikako musikaren eszenan, eta haren azpigenero nagusietako batzuen burua ere izan da eta artista-belaunaldi batean baino gehiagotan eragina izan du.Haren ibilbideak hiru adar desberdin izan ditu: lehenik, doinu gozoen eta soul estilo landuaren kantari;ondoren, 70eko urteetan kontzientziatutako roots reggaeko kantari eta konpositore;eta, azkenik, 80ko urteetako Dancehall estilo hasiberriaren kantari aitzindari. Sing-jay ahots-estiloaren (deejay eta kantari arteko fusioa) sortzaile ere izan zen. Hortik datorkio Dancehall Godfather ezizena, ‘Dancehalleko aitabixia’.

Abuztuaren 23an (eguena), flamenkoaren eta euskal kulturaren arteko fusioaz gozatu ahal izango du jendeak. Agertoki horretara doanak aukera izango du gaur egun flamenkoa arte honen hiru diziplina funtsezkoetan —kantua, dantza eta gitarra— ondoen interpretatzen duten artisten ordezkaritza zabal batez gozatzeko. La Kaíta, Guadiana, El Perrete, Javier Conde edo El Peregrino flamenko-dantzaria izango dira gau flamenkoko protagonistak.Aperitibo gisa, prestigio handiko gonbidatu bi izango dira, Euskadin iraultza ekarri diotenak flamenkoari: Juanjo Navas eta Sonakai.

Aste Nagusiko egun handian, abuztuaren 24an (barikua), Estatuan 40-50eko urteetako musika-arrakasta handienak ekarriko ditu ORQUESTA RADIO TOPOLINOk. Adin guztietako entzuleek ondo pasatzea helburu harturik, errepertorio zabala ekarriko dute: pasodoblea, foxtrota, txa-txa-txa, tangoa...

EUSKAL KANTARIEN JIRA-BIRAk hainbat kantautoreren eskutik emango du kontzertua abuztuaren 25ean (zapatua): Gontzal Mendibil, Gorka Knorr, Urko eta Txomin Artola. Haien kanta asko euskal kulturako herri-ereserki bilakatu dira. Jendeak kanta klasikoak kantatu ahal izango ditu haiekin batera, hala nola Guk euskaraz, zuk zergatik ez;Maite, maite, maitea;Txuriko;Goizeko euri artean;Eperra;Bagare, Merezi ote, Katalintxu edo Xalbadorren Heriotzean.

EHUN KONTZERTU BAINO GEHIAGO

2018ko Aste Nagusi osoan, Udalak ehun jarduera musikal baino gehiago programatu ditu Bilboko hainbat lekutan. Jarduera horiek doakoak eta gustu guztiak asetzekoak dira, gaur egungo taldeetatik hasi eta bilbainada klasikoetara. Hauek dira kontzertuetako zortzi espazioak:

  • Abandoibarra: kontzertuak eta herri-ikuskizunak.
  • Europa parkea: kontzertuak, DJak eta ikuskizunak.
  • Plaza Barria: munduko musikak.
  • Gizakunde eliza: musika klasikoa.
  • Bilborock: tokiko metala eta pop-rocka.
  • Casilda Iturrizar parkeko Pergolan: bilbainadak eta goatekeak.
  • Areatzako kioskoa: Bilboko Udal Banda.
  • Areatza: berbenak, bandak eta fanfarreak.

Gustu musikal guztiak sartzen dira Aste Nagusian. Eszenatoki gehienetako espazioak bete egiten dira ia gauero, batez ere Gizakunde Eliza, Plaza Barria eta Bilborock aretoa.

Aste nagusiak doako 400 jardueratik gora eskaintzen ditu bederatzi egunotan, eta denen ezaugarriak dira kalitatea, aukera ugaria, berdintasuna, partaidetza eta doakotasuna. Jaietako eredu honek funtzionatzen du eta bisitari guztien mirespena pizten du.

MUNDUKO MUSIKEN PROGRAMA

Plaza Barria, 23:30etik aurrera

Zapatua, hilak 18, LARRY &HIS FLASK

Domeka, hilak 19, THE ELECTRIC SWING CIRCUS.

Astelehena, hilak 20, FANFARAÏ BIG BAND,

Martitzena, hilak 21, GWENDAL

Eguaztena, hilak 22, JOHNNY OSBOURNE

Eguena, hilak 23, La Kaíta, Guadiana, El Perrete, Javier Conde, el bailaor El Peregrino, Juanjo Navas y Sonakai.

Barikua, hilak 24, ORQUESTA RADIO TOPOLINO

Zapatua, hilak 25, EUSKAL KANTARIEN JIRA-BIRA (Gontzal Mendibil, Gorka Knorr, Urko y Txomin Artola)

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Aste Nagusia

ir a Aste Nagusia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120