uztailaren 18tik 20ra, Bilboko Bizkaia Aretoan

Zelula amen inguruko aditu nagusiek arloko jaurdunaldia ekarriko dute Bilbora

Gaur egun egiten diren tratamenduen berri emango dute zikloan

EP - 2018(e)ko uztailaren 16a, astelehena - 11:26etan eguneratua

Zelula amen inguruko adituek arloko ahalmenak aztertuko dituzte Bilbon uztailaren 18tik 20ra.

Zelula amen inguruko adituek arloko ahalmenak aztertuko dituzte Bilbon uztailaren 18tik 20ra. (UPV/EHU)

Galería Noticia

Zelula amen inguruko adituek arloko ahalmenak aztertuko dituzte Bilbon uztailaren 18tik 20ra.

Zelula amen inguruko nazioarte, estatu eta autonomia mailako aditu nagusiek hitzordua dute Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Uda Ikastaroetan, asteazkenetik ostiralera, uztailaren 18tik 20ra, Bilboko Bizkaia Aretoan. Transfusioen eta Giza Ehunen Euskal Zentroak, Berrikuntza, Ikerketa eta Osasuneko Euskal Zentroak eta EHUk antolaturiko ikastaroan, zer zelula ama dagoen, zer ahalmen duten, zein ari diren erabiltzen eta zein den etorkizuna azalduko dute, besteak beste.

BILBO. Antolatzaileek azaldu dutenez, topaketaren bidez, laborategi batean giza enbrioi batetik abiatuta zelula ama enbrionarioen lehen lerroaren deribazioaren historiako 20. urteurrena ospatuko da. Zientzian hain garrantzitsua izan zen gertakizun hura James Alexander Thomson biologo estatubatuarrak egin zuen, 1998an.

"XX aniversario de las células madre embrionarias humanas: presente, pasado y futuro" izeneko ikastaroaren lehenengo zatian, zelula amen inguruko sarrera egingo da. Argiro azalduko dira dauden zelula ama moten inguruko oinarrizko kontzeptuak, eta zelula ama pluripotenteak nabarmenduko dira.

Gainera, zelula amekin egun egiten diren tratamenduen berri emango da (saiakuntza klinikoak, zenbait patologiatarako tratamenduak), eta zelula amen erabileran, genomaren edizioan eta zelula amekin 3D bioinprimaketan eta abarretan oinarritzen den medikuntza birsortzailearen eremuko aurrerapen berriak aurkeztuko dira. Azkenik, dauden zelula ama helduen mota desberdinen eta horien erabilera klinikoaren inguruan eztabaidatuko da. Halaber, zelula amen eta minbiziaren arteko harremana nabarmenduko da.

HIZLARIAK

Jardunaldian, nazioartean entzutetsuak diren hizlariek parte hartuko dute, besteak beste, AEBetako Salt Institutuko Juan Carlos Izpisua Belmonte doktoreak. Nazioarte mailan eremu honetan pisu gehien duen zientzialaritzat jotzen dute. Ibilbide luzea du mini organo, giza kimera, zahartze zelular, birprogramazio eta abarren inguruko aurrerapen ugari lortzen.

Bartzelonako Zelula Amen Bankuko zuzendari Anna Veiga doktorea ere hizlari izango da. Espainiako lehen probeta haurraren "ama profesionaltzat" jotzen dute. Nuria Montserrat doktoreak ere parte hartuko du topaketan;Kataluniako Bioingeniaritzako Institutuko ikertzailea da, eta organo eta ehunen 3D inpresioko aditua.

Euskadiri dagokionez, Osakidetzako Transfusioen eta Giza Ehunen Euskal Zentroak zelula amen inguruko gaurkotasuna aztertuko du, zientzialari garrantzitsuen parte hartzearekin: Cristina Eguizabal doktorea, Terapia Zelularraren eta Zelula Amen Unitateko arduraduna eta ikastaro honen zuzendaria;Silvia Santos doktorea, ehunen arloko arduraduna;Jorge Monje doktorea, hematologoa;eta Patricia Zúñiga eta Lara Herrera doktoreak, Transfusioen eta Giza Ehunen Euskal Zentroko Ikerketa Unitateko ikertzaileak.

Halaber, CIC bioGUNE zentrotik María del Mar Vivanco doktoreak parte hartuko du, eta zelula amen eta minbiziaren arteko harremana azalduko du. Ander Izeta Biodonostiako doktoreak zelula ama helduen inguruan hitz egingo du.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120