ertzainaren segurtasun-aholkuak

Etxebizitzetako lapurretei aurre egiteko prebentziorik egokienak

Udan areagotu egiten dira era horretako delituen arriskua

BILBO - 2018(e)ko uztailaren 16a, astelehena - 10:28etan eguneratua

Recreación de la actuación de un ladrón.

Recreación de la actuación de un ladrón. (Josu Chavarri)

Galería Noticia

Recreación de la actuación de un ladrón.

Ertzaintzak berriz ere azpimarratzen du prebentzioa dela etxebizitzetako lapurretei aurrea hartzeko bidea, eta oporretarako segurtasun-aholku batzuk gogoratzen ditu

BILBO. Ertzaintzak herritarrei gomendatzen die erne egoteko eta etxebizitzetan lapurretarik ez egiteko prebentzio-neurriak hartzeko. Opor-garaiak, eta kasu honetan uda, izaten dira arriskurik handieneko garaiak. Gainera, bidaiarako eta opor-destinorako segurtasun-aholku batzuk ere ematen ditu.

Etxe eta pisuetako lapurretarik gehienak talde ibiltari espezializatuek egiten dituzte, eta indarra erabilita sartzen dira etxeetan. Batez ere dirua, bitxiak eta aparatu informatikoak lapurtzen dituzte. Talde horiek beti modu berdintsuan jarduten dute:

  • Etxebizitzaren sarrerako atean "erlaitz" bat jartzen dute. Era horretara, atea zabaltzean erlaitza erori egiten denez, jakin dezakete egun horietan etxean badabilen norbait.
  • Erlaitzak hainbat egunetan bere lekuan jarraitzen badu, sarraila manipulatzen dute, bortxatu beharrik izan gabe, eta atea zabaltzen dute.
  • Etxea goitik behera miatzen dute zehatz-mehatz, eta dena hankaz gora utzi ondoren balio handieneko objektuak eta aurkitzen duten dirua hartuta alde egiten dute.

Etxean lapurretak saihesteko gomendioak

Udako oporrak hurbiltzen ari direla eta, Ertzaintzak herritarrei eskatzen die erne egoteko, eta era horretako lapurretei aurrea hartzeko lagungarriak izan daitezkeen arau batzuk jarraitzeko:

  • BETI itxi etxeko sarrerako atearen sarraila giltzaz (bi buelta eman)
  • Saiatu sarraila modernoak, behar adinako segurtasun-bermeak ematen dituztenak, jartzen. Sarri aztertu atearen markoa, erlaitzen bat jarri ote duten ikusteko;halakorik hautematen bada, berehala deitu Ertzaintzara.
  • Postontzietako posta eta publizitatea sarri erretiratu, eta etxean norbait dagoela aditzera emango duten gailuak erabili.
  • Konfiantzazko jendearekin hitz egin zure etxera sarri samar bisita egin dezaten eta nola dagoen ikus dezaten.
  • Ez esan jendaurrean, ezta sare sozialetan ere, zein egunetan ez zaren etxean egongo. Ez utzi halako mezurik erantzungailuan.
  • Higiezinari atxikita aldamioak badaude, ondo itxi leihoak eta pertsianak.
  • Ertzaintzara deitu larrialdietako 112 telefono-zenbakiaren bidez portale barruan edo inguruan pertsona susmagarriren bat ikusten baduzu.
  • Lapurreta egiten badizute, ez ukitu ezer, ez jarri gauzak bere lekuan, eta berehala deitu Ertzaintzara (112).

Prebentzioa bidaian

Ertzaintzak, bidaiarako eta opor-egonaldietarako segurtasun-gomendio batzuk emateaz gainera, bidaia planifikatu ostean geltokietan eta aireportuetan zein errepidean kontuan hartu behar diren beste hainbat gomendio egiten ditu.

- Dirua eta agiri pertsonalak banatuta eraman, eta ez eraman diru-kopuru handirik. Larrialdietarako diru-kopuru bat bereizi, eta leku seguruan gorde.

- Aireportuetan, geltokietan eta hoteletako harrera guneetan, ez galdu bistatik zure gauzak, eta fakturatzen ari zarenean, jarri arreta zure inguruan dauden pertsonengan. Ez eraman beste pertsona batzuen gauza pertsonalik, oparirik edo paketerik, eta ez fakturatu beste pertsona batzuen ekipajerik.

- Errepidean, atseden hartzeko, ez joan jende gutxi dagoen lekuetara. Ibilgailuetan, ez utzi agerian baliozko objekturik. Beste gidari batzuek ibilgailua geratzeko seinaleak egiten badizkizute, arreta handiz ibili, eta, geratzen bazara, kontu berezia izan, lapurreta egin ahal izateko arreta galarazteko amarruak izan baitaitezke.

Prebentzioa opor-destinoetan

- Ibilgailua hotelaren edo apartamentuaren ondoan aparkatu, ahal bada jendea dabilen lekuetan.

- Objektu pertsonalak kontrolpean izan, eta baliozko gauzak hoteleko kutxa gotorrean gorde.

- Hondartzetan, igerilekuetan edo aisialdirako tokietan zure objektu pertsonalak kontrolpean izan uneoro, eta ez utzi pertsona ezezagunen eskuetan.

- Pertsona ugari pilatzen den lekuetan arreta berezia izan, ebasketak saihesteko.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120