Zirrikituetatik begira

EMAKUMEZKO traceur-ak

Ana Urkiza - Lunes, 16 de Julio de 2018 - Actualizado a las 15:18h

Columnista Ana Urkiza

Columnista Ana Urkiza

Galería Noticia

Columnista Ana Urkiza

EMAKUMEZKO traceur-ak, emakumezko oztopo gainditzaileak, emakumezko bidegileak, emakumezko erreferenteak. Horixe sustatzea dute helburu aspaldion han eta hemen aurkezten ari zaizkigun hainbat eta hainbat ekimenek. Asteburu honetan, Donostian, emakumezkoak parkourra egitera animatzeko saioak antolatu dira.

Parkourra kirola baino gehiago dela adierazi dute adituek. Filosofia bat omen. Parkourra “ahal duzula” adieraztea ei da. Zure burua hiriko oztopoak gainditzeko prestatzea. Hiria eskuratzea, hiria zeureganatzea. Inguruneak jartzen dizkigun oztopoak eta mugak gainditzea, menperatzea. Horien guztien gainean zaudela sentitzea. Indarra duzulako, trikimailuak dakizkizulako, entrenatu zarelako, oztopo horiek gainditzeko prestatu zarelako…

Parkourra egiten duten ospetsuak gogora ekartzen baditugu, ostera, denak gizonezkoak dira. Eta parkourra zer den aurkezteko erabiltzen ditugun adibideak edota deskribapena bera ere, gizonentzako egindako kirola dela dirudiela salatu dute Lotzen ADD elkartekoek.

Emakumeari bi klabe eman behar zaizkiola adierazi dute antolatzaileek: ez dagoela egin edo praktikatu ezin duten kirolik, eta ez dagoela gaindi ezin duten oztopo edo mugarik. Parkourra, kirolariak bere gorputza hiriaren ezaugarrietara moldatzeko gaitasun dela jakinarazi dute kirolariek, hiria eta norbere burua (bai indar fisikoa eta bai buru argitasuna ere) lantzeko modua.

Behin eta berriro azpimarratu dute emakumezkoei helarazi beharreko mezua zein den: ez dagoela egin nahi duten horretarako mugarik.

Kirola, azken finean, gizartearen isla da. Ezinbestekoa da emakumezkoek kirolean “ahal dutela” sentitzea. Gorputza beraien nahi erara mugitzen dutela eta lortu nahi dutena erdiesteko erabil dezaketela sinestea. Gorputza eta burua nahi duten horretarako prestatuta dutela sentitzea. Indartsuak direla egiaztatzea, baita fisikoki ere. Eta, horrek, ingurunea bereganatzea ahalbidetzen diela.

Kirola, gizartearen isla baita. Gure eguneroko harremanena. Botere eta indarrena. Oztopo oro gainditzeko behar den ziurtasunarena.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120