Euskal Autonomia Erkidegoan

BBVAk EAEko inbertsio funtsetan zuen ondarea 4.001 milioi eurokoa zen maiatza bukaeran

Finantza erakundeak 163 milioi euro lortu ditu inbertsio funtsetan EAEn maiatzara arte

EP - 2018(e)ko uztailaren 14a, larunbata - 19:16etan eguneratua

Una persona pasa junto a una sucursal del BBVA.

BBVA

Galería Noticia

Una persona pasa junto a una sucursal del BBVA.

BBVA finantza erakundeak inbertsio funtsetan Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) zuen ondarea 4.001 milioi eurokoa zen maiatza bukaeran. Zehazkiago, hilabete horretara arte, erakundeak 163 milioi euro lortu zituen inbertsio funtsetan EAEn.

BILBO. Iaz, 2017 osoan, 183 milioi euro lortu zituen, Europa Press berri agentziak jaso dituen BBVAren datuen arabera.

Ildo horretan, inbertsio funtsen esparruan "lider" izateko asmoz, "aholkularitza eta eraldaketa digitalaren alde" egin duen apustua nabarmendu du finantza erakundeak.

Modu honetan, 2018ko maiatzaren 31n, BBVAk 4.001 milioi euroko ondarea zeukan inbertsio funtsetan, hau da, erakundearen banku komertzial guztiaren %10,42.

Zentzu horretan, bankuak adierazi duenez, Inverco erakundearen 2017rako azken inkestaren arabera, EAEk Estatu osoarekiko zuen portzentajea %10,59 zen, eta, beraz, erakundeen batez bestekoarekin "nahiko lerrokaturik" egongo litzateke.

Halaber, EAEn gestionaturiko inbertsio funtsen aktiboak %14,76 igo ziren 2017an eta %2,00 aurtengo maiatza arte. Bestalde, harpidetza garbiak 183 milioi eurokoak izan ziren joan den urtean, hau da, banku komertzialaren %4,04, eta aurtengo maiatza arte 163 milioi euro eskuratu ditu inbertsio funtsetan (guztizkoaren %7,29).

BBVAk zehaztu duenez, 2017ko irailean atera zirenetik, estrategia anitzeko zorroetan 1.427 milioi euro lortu ditu, eta kopuru horretatik 124 milioi euro EAEri dagozkio.

Inbertsio funtsetan parte hartzen duten 98.629 kontu ditu finantza erakundeak EAEn, hau da, bere banku komertzial osoaren %7,89. Invercoren inkestaren arabera, atal honetan EAEk Estatu osoarekiko duen garrantzia %11,16 da, eta, beraz, BBVA erakunde guztien batez bestekoaren azpitik egongo litzateke.

Merkatu arriskuarekiko jarrerari dagokionez, BBVAk adierazi du EAEko inbertsio funtsen inbertitzailea bere batez bestekoa baino "kontserbadoreagoa" dela. Zehazki, merkatuaren eragin gehien duten funtsetan EAEko batez besteko parte hartzaileak egiten duen inbertsioa %71,49koa da, BBVAk Estatuan duen batez bestekoa %73,62koa den bitartean.

"PALANKAK"

Bestalde, BBVAk azpimarratu du "aholkularitza eta eraldaketa digitala" direla inbertsio funtsen industrian hazkundea mantentzeko erabiliko dituen "palankak". Zentzu honetan, gogoratu du funtsen katalogo bat jarri duela bezeroen eskura mugikorretarako aplikazioan eta webgunean. Katalogo horretan funts propioak eta besteenak daude.

Besteen funtsei dagokienez, nazioarteko ia 50 kudeatzaileren 2.400 funts kontsulta daitezke. Eskaintzen diren aukeren artean dago funts bilatuenak eta gehien kontratatzen direnak erakustea. Gainera, "Ikasten aurkitu" deritzon zerrendara sarbidea ematen da: Quality funtsen aukeraketa bat da, eta funtsak sailkatzen ditu aktibo, arrisku eta geografiaren arabera.

Halaber, BBVAren funts propio bat kontratatzerakoan, erakundeak bilatzailera sartzeko aukera ematen du, aplikazioan zein web orrian, eta bertan aurki daitezke funts guztien aukerak eta xehetasunak. Gainera, funtsa pantailan bertan zuzenean kontratatzeko aukera dago, baita funts batera ekarpenak egitekoa ere.

Aholkularitzaren alorrean, finantza erakundeak BBVA Invest dauka abian apiriletik.

Doako zerbitzua da, 600 euroko gutxieneko inbertsioa eskatzen du, eta inbertsio funtsak kontratatzeko bide anitzeko aholkularitza sistema bat eskaintzen du.

etiquetas: bbva

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Economía

ir a Economía »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120