WEB APLIKAZIOA

Bizkaiko Aldundiak 160 “Kolesterolaren Ibilbide” bildu ditu webgunean

Bizkaiko bederatzi eskualdetan gehien erabiltzen diren ibitzeko lekuen ibilbideak ematen ditu

deia.eus - Sábado, 14 de Julio de 2018 - Actualizado a las 19:28h

Presentación de las "rutas del colesterol"en Bizkaia

Kolesterolaren ibilbideraren aurkezpena (DEIA)

Galería Noticia

Presentación de las "rutas del colesterol"en Bizkaia

Aldundiaren webaren bidez (www.bizkaia.eus/kolesterolarenibilbideak), erabiltzaileak aukera du ibilbide osoa ezagutzeko;hori ez ezik, bere eskura jartzen diren bideoen bidez, paseoaren egoera erreala ikusteko aukera du.

Bizkaiko Foru Aldundiak 10 mila biztanletik beherako Bizkaiko 92 udalerritan pertsonek egiten dituzten ibilbideetako asko jaso ditu aplikazio baten. Mapa baten 160 Kolesterolaren Ibilbide adierazten dira, era askotako luzerak eta zailtasunak dituztenak: kilometro batekoak baino motzagoak eta 13,46 kilometro artekoak.

Bideak, zirkuituak edo ibilbideak dira, hala ofizialak nola ez, herritarrek era espontaneoan ibiltzeko ezarri dituztenak.

Ez da gomendatzen diren ibilbideen gida bat, Bizkaiko Foru Aldundiak jarduera fisikoaren arloan lan egiten duten agenteekin, pertsonal teknikoarekin eta udal karguekin eta, halaber, baita gainerako herritar guztiekin ere, konpartitu nahi duen analisi tekniko bat baizik.

Euskara eta Kulturako foru diputatuak Lorea Bilbaok adierazi du "Gaur Bizkaiko Foru Aldundiak prestau dauan webgune bat aurkezten dogu, eta bertan jaso dira Bizkaian 10.000 biztanle baino gitxiagoko 92 udalerriak zeharkatzen dabezan 160 kolesterolaren ibilbide. Herritarren zerbitzura egoteko tresna modura sortu da webgune hau, berton dagoalako herritar bakoitzaren interes eta beharretara ondoen egokitutako ibilbidea aukeratu eta prestau ahal izateko informazino guztia. " Bilbaok gaineratu du "Aldundiko teknikariek zorrotz aztertu dabez ibilbideak, besteak beste, datu honeek batuz: ibilbidea egiteko denbora, zailtasun maila, zeharkatzen dauan ingurune mota, segurtasun maila, argiztapena, konexinoak garraio publikoagaz, baita zoladuraren egoera be. Web aplikazino horren bitartez alderdi horreek herritarren esku ipiniko dira."

Zirkuituen bilaketa irizpide edo iragazki batzuk erabiliz egin daiteke: eskualdea, udalerria (ibilbide batzuen kasuan udalerri bat baino gehiago zeharkatzen da), ibilbidearen luzera, ibilbide-mota (zirkularra edo lineala), zailtasuna (altua, ertaina edo baxua), segurtasuna (altua, ertaina edo baxua) edo irisgarritasuna (altua, ertaina edo baxua).

Ibilbide horien guztien analisi zehatza egin ondoren, "Kolesterolaren Ibilbideetan" (www.bizkaia.eus/kolesterolarenibilbideak) datu asko ematen dira: ibilbidea egiteko kalkulatzen den denbora, ibilbideak nolako inguruak zeharkatzen dituen (hiria, egoitzazkoa, industriala, landa-ingurua, bideak), dituen ekipamenduak, segurtasun-gradua, irisgarritasun-gradua, garraio publikoarekiko konexioak eta baita zoladuraren egoera ere.

Webean zehazten diren alderdien artean ibilbide horietara iristeko era dago. Zirkuituari buruzko fitxa orokorrean jendeak ibilbidera iristeko dituen erraztasun eta aukerei lotuta dauden alderdi nagusiak ematen dira, horretarako adibidez egoitzazko aldeetatik edo udalerrian jendea bizi den guneetatik hurbil egotea bezalako datuekin;horiek ez ezik, inguruan garraio publikoaren geldilekurik dagoen azaltzen da. Beteak beste hauei buruzko informazioa ematen da:

  • Beste zirkuitu batzuekiko loturak. Lan honetan deskribatu diren beste ibilbide batzuekin konektatzeko nodorik dagoen.
  • Kotxez iristeko modukoa den. Tarteetara kotxez (ibilgailu pribatuak, anbulantziak,…) iristeko erraztasuna baloratzen da, laguntza behar dezakeen pertsona batengana iristeko aukera egon dadin.


Webean, halaber, ibilbide horiek dituzten ekipamenduak zehazten dira. Ibilbidea bitarteko publiko bihurtzen lagun dezaketen elementuak dira, aldi berean erosoagoa eta erakargarriagoa izatea lortuz. Ibilbideetan dauden ekipamenduei dagokienez:

  • Seinalizazioa. "Kolesterolaren Ibilbidea" horrelakotzat identifikatzen duen seinalizazioa egotea  (ibilbide horri eman zaion izena gorabehera), beti ere identifikazio horrekin batera ibilbidea osatzeko behar den denbora zenbatesteko daturen batzuk adierazten badira (hasiera eta amaiera, distantziak).
  • Atsedena hartzeko aulkirik dagoen ala ez. Ez dira kontuan hartzen eserleku "informalak", hau da, petrilak eta antzekoak, eta bakarrik hartuko dira aintzat erakunde publikoren batek sustatuta instalatu direnak.
  • Iturriak. Ez dira zuzenean iturburu naturalak direnak adierazten, edateko ura ematen duten eta iturri moduan seinalizatuta dauden kasuetan izan ezik.
  • Komunak. Ibilbidean egon daitezkeen komun publikoak adierazten dira. Ostalaritzako establezimendu bat ez da komun publiko batekin berdinesten;dena dela, urrutiko tokietan mota horretako establezimenduak daudenean hori ibilbidearen fitxa orokorra duen deskripzioan agertuko da.
  • Babesa edo aterpea. Bat-batean euri- jasak edo harri- edo elur-erauntsiak gertatuz gero era iraunkorrean eta gutxienez 5 pertsonako talde bat babesteko balio dezaketen espazioak azaltzen dira.
  • Telefono-estaldura. Azterlanaren hasieran uste izan zen derrigorrezkoa zela alderdi hau jasotzea, batez ere estaldurarik gabekoak izan daitezkeen aldeak zeintzuk diren adierazteko. Ikusi dugu telefonia mugikorreko sarearen hornitzaileak diren enpresa nagusiek estaldura-mapa desberdinak eskaintzen dituztela euren antenenen kokapenaren arabera;ondorioz, analisi hori luzeegia eta zailegia litzateke. Dena dela, Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sistemari kontsulta eginda, bermatu egin genezake azterlanean agertzen diren ibilbideetan 112 zenbakira deituta beti izango dugula Adinekoentzako jarduera fisikoen parkea. Horrelakoa esaten dugunean normalean multzoetan jarrita egoten diren eta adineko pertsonek ariketa fisikoak praktikatzeko izaten diren aparatuak adierazi nahi ditugu.


Ibilbide guztietan aztertu den beste alderdi bat segurtasuna izan da. Oinezkoek motordun ibilgailuen trafikoarekiko, altueretatik erortzearekiko eta argi naturalaren faltarekiko duten segurtasun-gradua baloratzen da.

  •   Trafikoa. Ibiltarien segurtasuna komunikazio-bidearen hierarkiaren eta galtzadaren zabaleraren, baimenduta dagoen gehieneko abiaduraren eta oinezkoentzako bidearen eta motordun trafikoaren arteko bereizketa-graduaren arabera ezartzen da. Tarteak baloratzerakoan, aldi berean, bihurgune edo sestra aldaketen ondorioz tarte horiek duten bisibilitatea hartzen da kontuan.
  •   Erorketak. Ibiltarien segurtasuna honako elementu hauen arabera zehazten da: altueretatik erortzeko arriskuei aurre egiteko elementuen presentzia ala ez; elementuok funtzio horrekiko duten egokitzapena eta kontserbazio egoera;eta, horiek ez ezik, erorketa-arriskua dagoen tartean ibilbideak duen zabalera.
  •   Argiak. Ibiltarien segurtasuna honako elementu hauen arabera zehazten da: argi publikoen instalazioaren presentzia ala ez; argien arteko distantzia eta oinezkoen eskalara egokituta egotea.


Aldundiaren iritziz, aldi berean, garrantzitsua da  ibilbide horiek duten irisgarritasun-gradua. Ibiltariek era guztietako inguruabarretan izango duten irisgarritasun-gradua zehazten da eta berariaz hartu da kontuan mugikortasun urritua duten pertsonen kasua, hala bastoiak, makuluak, gurpil-aulkia eta abar erabili behar dituztenak nola ez, edo horiekin batera eta horiek laguntzeko joan daitezkeen pertsonena. Ildo horretatik abiatzeko egoerarik konprometituena heldu batek okupatzen duen gurpil aulkiari indar egiten dion pertsona laguntzailearena ezarri dugu, horrek jarraian zehaztuko diren aldagai guztien eragina igarriko lukeelako:

  •   Egokitua. Ibilbideak hiri-inguruneen, espazio publikoen, eraikinen eta informazio eta komunikazioko sistemen irisgarritasun-baldintzei buruzko arau teknikoak onartzen dituen apirilaren 11ko 68/2000 Dekretua betetzen du. Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak egin zuen araudi tekniko bat da, aldi berean irisgarritasuna sustatzen duen abenduaren 4ko 20/1997 Legetik eratorria dena.
  •   Eragozpenak. Martxa eragozteko edo zailtzeko modukoak izan daitezkeen elementuak adierazi dira (eskailerak eta mailak, beheratu gabeko espaloiak, etab.), eta baita erorketak eragin ditzaketenak ere (irregulartasunak, etab.) edo oinez egiteko jardunari segurtasuna kentzekoak (adibidez, derrigorrez espaloitik galtzadara jaitsi beharra dagoenean).
  •   Zabalera. Zabalera aske oso murriztua edo eskasa duten tokiak adierazten dira (horrelako egoeretan zabalera egokia ez bada gerta daiteke gurpil-aulkiarekin galtzadara jaitsi beharra egotea;ibilgailuan pasoa eragozteko langak egon daitezke, etab.).
  •   Luzetarako aldapa. Malda kontuan hartuta pertsona jakin batzuentzat igotzeko edo jaisteko zailtasunak eragin ditzaketen tarteak adierazi dira (kolore horia, % 8tik gorako malda) edo horrelako pertsonak pasatzea ekidin dezaketenak (kolore gorria, % 12tik gorako malda). Ezaugarri horren barruan aldi berean kontuan hartu da tartearen luzera (gutxi gorabeherako zenbatespena).
  •   Zeharkako aldapa. Tarte luzeetan alboko malda handia izan dezaketen puntuak adierazi dira (adibidez, errepideen ertzetan;berariaz da fenomeno nabarmena galtzada zabalen kasuan), ohiko ibiltariengan bizkarrezurreko lesioak egiteko edo larritzeko modukoak izan daitezkeelako.
  •   Zorua. Zoladuraren ezaugarrien ondorioz irisgarritasuna mugatzen duten tokiak adierazi dira (profil hautsia, zoru zakarregia, itsaspen baxua, trinkotu gabeko hartxintxarra).


Webean, halaber, zirkuituko zoladuraren egoera zein den esaten da. Zoladura-mota eta ibiltzeari dagokionez duen egokitasuna ematen dira. Arriskuren bat (erorketak, irrist egitea) edo zoladuraren egoeraren ondorioz oinez egitea zailtzen duten puntuak markatzen dira. Sailkapena egiteko irizpide nagusia zoladuraren zurruntasunari lotuta dago, talkek eraginak izan ditzaketelako behe-ataleko artikulazioetan eta bizkarrezurrean, batez ere abiadura altuetan eta urrats luzeetan.

  •   Zurruna. Harria (baldosa, galtzada-harriak), hormigoia (baldosak, jarraikoa, inprimatua), etab.
  •   Asfaltoa. Bere ezaugarririk behinenak malgutasuna, ura iragazteko ahala eta eguzkiarengandik jasotzen duen berotasuna mantentzea dira.
  •   Hartxintxarra, legarra. Martxarekiko egokitasuna geruzaren lodierari, trinkotasunari, granulometriari eta jatorriari  (errekarriz egindako hartxintxarra, birrintze-plantetako ertzdun hartxintxarra) lotuta dago.
  •   Lur trinkotua. Trinkotuta gaitzen den lur naturala;askotan gainean hartxintxarrezko geruza fina jartzen zaio putzuak egitea saihesteko.
  •   Lur naturala. Zuzenean lur naturalaren gainean eginda dauden bide-zidorrak edo bideak. Horien ezaugarri nagusiak malgutasun eta heterogeneotasun handiak dira.


Aipatu diren zehaztasun horiek guztiak ez ezik, aplikazio honek hautatu duzun ibilbidean klik egiteko eta ibilbide osoaren bideo bat ikusteko aukera ematen dizu.

Beste datu garrantzitsu bat: "Kolesterolaren Ibilbideak" aplikazioak ibilbidea deskargatzeko aukera ematen dio erabiltzaileari. Deskarga hori hala PDF formatuan nola GPX formatuan egin daiteke, eta horrela ibilbidea mugikorrean eraman daiteke.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bizkaia

ir a Bizkaia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120