lanak aurkezteko epea zabalik dago

Martxan dago Tokikom Sarien hirugarren edizioa

Aurten lau sari banatuko dira, eta lanak aurkezteko epea irailaren 14ra arte doa

EP - Viernes, 13 de Julio de 2018 - Actualizado a las 15:23h

Tokikom sarietara lanak aurkezteko epea irailaren 22an amaituko da.

Tokikom sarietara lanak aurkezteko epea irailaren 22an amaituko da. (Tokikom)

Galería Noticia

Tokikom sarietara lanak aurkezteko epea irailaren 22an amaituko da.

Tokikom Toki Komunikabideen Bateraguneak Tokikom Sarien hirugarren edizioa jarri du abian, euskarazko komunikazioaren balioa aldarrikatu eta gizarteratzeko asmoz. Aurtengo edizioan lau sari banatuko dira, eta lanak aurkezteko epea irailaren 14ra arte zabalik dago, antolakuntzak jakinarazi duenez.

BILBO. Tokikom-ek nabarmendu du toki komunikabideek "ekarpen handia" egiten diotela haien gertuko komunitateari, ikuspuntu informatibotik zein komunitatearen dinamizazioaren ikuspegitik, baina, hala ere, bigarrenmailakotzat jotzen direla sarritan eta ekoizten duten edukia oso ezezaguna dela haien eragin esparrutik kanpo. 

Dinamika hori aldatu eta komunikabide txikien ekarpena azpimarratu eta gizarteratzeko asmoz, Tokikom-ek Tokikom Sariak eman zituen lehen aldiz 2016an. Bigarren edizioan, 2017an, kazetaritza ez ezik, euskarazko publizitate lanak ere saritu zituen Tokikom-ek, "euskarak berak zein euskarazko komunikabide sareak publizitate euskarri gisa duten balioa" aldarrikatzeko. 

Beraz, 2018an ere lau sari banatuko ditu Tokikom-ek: hiru azken urtebetean toki komunikabideetan argitaratutako lanen artean (portadarik onena, edukirik onena eta ikus-entzunezkorik onena), eta laugarrena, azken urtean euskarazko edozein hedabidetan argitaratutako euskarazko publizitate kanpainarik onenarentzat izango da. 

Lanak aurkezteko epea irailaren 14ra arte zabalik dago. Proposamenak edonork egin ditzake, aurkeztutako lanen egilea izan zein ez. Sariketaren oinarriak Tokikom-en webgunean daude irakurgai, eta aurkezpena bera ere webgunetik bertatik egin behar da. Tokikom Sariak urriaren amaieran banatuko dira, komunikazio taldeak Bilbon egingo dituen Tokikom Jardunaldien baitan.

etiquetas: tokikom sariak

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120