Ekonomia zirkularra sustatu

Eroskik kafe kapsulak birziklatzeko proiektu bat landu du

Pilotu proiektu bat da, eta hasieran, Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako eta Balearretako dendetan jarriko du abian

Viernes, 13 de Julio de 2018 - Actualizado a las 14:34h

Kapsulak birziklatzeko proiektua.

Kapsulak birziklatzeko proiektua. (Eroski)

Galería Noticia

Kapsulak birziklatzeko proiektua.

Eroskik kontsumo arduratsuarekin konpromisoa hartu du, eta bezeroei erraztasunak eskaini nahi dizkie kapsulen kontsumoak ingurumenean duen eragina gutxitzeko. Halaber, ekimen honen bidez, kapsulek dauzkaten lehengai guztiak berreskuratu ahalko dira eta, horrela, ekonomia zirkularra sustatu.

ELORRIO.Eroskik pausoak ematen jarraitzen du kontsumitzaileei erraztasunak emateko konpromisoan, besteak beste kontsumo eredu jasangarriagoak erabil ditzaten. Oraingoan, kafe kapsulak birziklatzeko proiektu bat jarri du abian. Ekimen pilotu bat da, eta hasiera honetan, Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako eta Balearretako dendetan abiaraziko du. Hortaz, Espainian Eroski izango da kafe kapsulak (edozein materialekin eginak eta edozein markatakoak) biltzeko gune propioak izango dituen lehen banatzaile handia.

Edukiontzi bereziak jarri ditu bere saltokietan, bezeroek han utz ditzaten kafe kapsula erabiliak. "Jabetzen gara jendeak gero eta gehiago eskatzen dituela dosi bakarreko kafe kapsulak, ikusten dugu gero eta hondakin gehiago sortzen dela horiekin eta biltzeko gune gutxi dagoela egoki birziklatu daitezen, zaila baita materia organikoa kafe ontziaren ertzetatik bereiztea eta modu egokian kudeatzea, eta berdin kapsularen beste materialak ere, adibidez aluminioa eta plastikoa. Ekimen honek aukera emango digu kapsulak dituen lehengai guztiak eta materia organikoa berreskuratzeko, eta bezeroei erraztasunak emango dizkiegu beren kontsumoak ingurumenean duen eragina gutxitzeko", azaldu du Alejandro Martinez Berriochoak, Eroskiren Osasun eta Iraunkortasun arloko zuzendariak.

Alderantzizko logistika prozesu bat diseinatu du kooperatibak, eta asmoa da denda bakoitzean biltzen dituen kapsulak bere planta logistikora bidaltzea, eta han, kudeatzaile baimenduak eskuratuko ditu, PLS POOLING enpresak, tratatzeko eta birziklatzeko. Kafea eta kapsula biodegradagarriak ongarri bihurtu eta substratu gisa erabiliko dituzte perretxikoekin, onddoekin eta abarrekin;plastikoa eta aluminioa birziklatu eta urtu egingo dituzte, eta plastikozko eta aluminiozko ontzi berriak sortzeko erabiliko dira. Prozesua bukatzean, bildu eta birziklatu diren kapsulen kudeaketari buruzko ziurtagiri bat osatuko da hilero, eta hor ikusi ahalko da zenbatekoa izan den karbono arrastoa eta zenbat gas isurtzeari utzi zaion horri esker.

Proiektua abiaraztean, EROSKIk informazio kanpaina bat egingo du saltokietan, sare sozialetan eta EROSKI Club aldizkariaren bidez, bezeroei jakinarazteko eskura dutela zerbitzu berri hori eta kontzientzia harrarazteko ere bai, jabetu daitezen zein garrantzitsua den ontzi horiek birziklatzea.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

destacado mail

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120