Bertsio elektronikoa

Euskaltzaindiak 682 forma berri erantsi dizkio bere Hiztegiari

517 sarrera eta 165 azpisarrera berri sartu dira eta beste 381 zuzendu eta osatu dira

EP - 2018(e)ko uztailaren 13a, ostirala - 15:07etan eguneratua

Euskaltzaindiaren Hiztegia’-ren lan taldea. Ezkerretik eskuinera: Andoni Sagarna, Ane Loidi, Miriam Urkia, Elizabet Kruzeta, Ainhoa Otamendi eta Gabriel Fraile.

Euskaltzaindiaren Hiztegia’-ren lan taldea. Ezkerretik eskuinera: Andoni Sagarna, Ane Loidi, Miriam Urkia, Elizabet Kruzeta, Ainhoa Otamendi eta Gabriel Fraile. (Argazkia: Euskaltzaindia)

Galería Noticia

Euskaltzaindiaren Hiztegia’-ren lan taldea. Ezkerretik eskuinera: Andoni Sagarna, Ane Loidi, Miriam Urkia, Elizabet Kruzeta, Ainhoa Otamendi eta Gabriel Fraile.

Euskaltzaindiak 682 forma gehitu dizkio bere Hiztegiari. Zehazki, 517 sarrera eta 165 azpisarrera berri sartu dira Hiztegiaren bertsio elektronikoan (www.euskaltzaindia.eus), eta beste 381 zuzendu eta osatu. Aurrerantzean, urtean bizpahiru aldiz eguneratuko da Hiztegiaren bertsio elektronikoa, Akademiak jakinarazi duenez.

BILBO. 2016an, paperean eta sarean aurkeztu zen Euskaltzaindiaren Hiztegi berria, eta azken aldaketa garrantzitsuak aurtengo otsailean egin ziren. Otsailetik, forma asko aztertu ditu Hiztegiaren Batzorde ahaldunduak, aldaketa ugari proposatuz. Aldaketa hauek azken lau hilabeteotan egin diren osoko bilkuretan aurkeztu eta onartu dira. Euskaltzain osoek zerrenda horiek ontzat eman dituzte eta, ondoren, Hiztegiaren bertsio elektronikoan ezarri dira. 

Horrela, sarrera berri aipagarrien artean daude ahobatezkotasun, beganismo, bidegorri, blog, blogari, brigadista, burka, buxatu, desizoztu, ehorztetxe, endekapen, etxegabetu, flysch, gay, gospel, hasieratu, iktus, ilegalizazio, imajinario, jasangarritasun, jihadista edo pexmerga. 

Azpisarreren artean, aldiz, berri aipagarriak dira azelerazio angeluar, debuta egin, droga(-)mendekotasun, errugabetasun(-)presuntzio, eskola(-)jazarpen, genero(-)indarkeria, herri(-)galdeketa, hiri(-)hondakin, hitzarmen kolektibo, inguruabar aringarri, inguruabar astungarri, Jehovaren lekuko, kultur etxe, edo urruntze(-)agindu. 

EUSKALTZAINDIAREN HIZTEGIA 

"Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak" egitasmoari 2006an eman zitzaion hasiera, Hiztegi Batuaren 2000. urteko argitalpenean oinarriturik. Horrek 2012an paperean argitaratu zen Euskaltzaindiaren Hiztegia eman zuen. Ondoren, Hiztegi Batuaren bigarren itzuliko formen artikuluak landu ziren eta lehen argitaraldiko hainbat sarrera eta azpisarrera berrikusi eta osatu ziren. 

Euskaltzaindiaren Hiztegia 2016ko urrian sareratu zen lehenengo aldiz. Ondotik, beste hitz asko osatu eta zuzendu dira. Azken bertsio elektroniko honetan, 38.409 sarrera, 7.150 azpisarrera eta 62.519 adiera daude guztira. 

Euskaltzaindiaren Hiztegia hiztegi arauemailea da, 1991n hasi, eta etengabe, adieraz, adibidez eta azpisarreraz hornitzen dena. Tradizioan eta egungo corpusetan oinarriturik, hitz bakoitzari dagozkion adibide argigarriak eskaintzen dizkio erabiltzaileari. Gainera, formak arautzeko baliatu diren datu eta argibideetara, Hiztegi Batu Oinarridunera, eta adibideen iturri izan diren Orotariko Euskal Hiztegira, XX. mendeko euskararen corpus estatistikora eta Lexikoaren Behatokira zuzenean jotzeko bidea ere ematen dio. 


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120