Nazioarteko biltzarra

Petronorrek eta Bilboko Udalak mugikortasun iraunkorrari buruzko nazioarteko biltzarra antolatuko dute

2019ko otsailean antolatuko den biltzarra gauzatzeko lankidetza-hitzarmena gaur sinatu dute

Deia - Viernes, 13 de Julio de 2018 - Actualizado a las 14:12h

Juan Mari Aburto, Bilboko Alkateak eta Emiliano López Atxurra, Petronorren presidenteak

Juan Mari Aburto, Bilboko Alkateak eta Emiliano López Atxurra, Petronorren presidenteak (Deia.eus)

Galería Noticia

Juan Mari Aburto, Bilboko Alkateak eta Emiliano López Atxurra, Petronorren presidenteak

Petronorrek eta Bilboko Udalak “XXI. mendeko hiriak mugitzen” izenburua daraman mugikortasun iraunkorrari buruzko nazioarteko bilera antolatzeko hitzarmena sinatu dute gaur. Ekintzan, hiri iraunkorragoen garapenak dakartzan erronkak aztertu eta hiri-mugikortasuna, energia garbiak eta digitalizazioa ardatz dituzten etorkizuneko aukerak eta esperientziak banatuko dira.

Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak eta Emiliano López Atxurra Petronorren presidenteak, Alfonso Gil Alkateorde eta Mugikortasun eta Jasangarritasun Saileko zinegotziarekin eta Jose Ignacio Zudaire Petronorren Giza zein Antolaketa eta Erakunde Harremanetako zuzendariarekin batera, “XXI. mendeko hiriak mugitzen” lemapeko biltzarra antolatzea ahalbidetuko duen lankidetza-hitzarmena aurkeztu dute. Biltzarra 2019ko otsailean antolatuko da Bilbon, hainbat adituren eta bost kontinenteetako hirien ordezkarien parte-hartzeaz.

Petronorren 50. urteurreneko ospakizunei atxikitako sinaketa hau, findegiak eta Bilboko Udalak hirien etorkizuneko garapen iraunkorra sustatuko duen mugikortasun ereduaren alde egin duten baterako apustuaren isla da.

Bilbo, Hiri eta Tokiko Gobernu Batuen kidea da. Hauxe da hirien eta estatuz beheko gobernuen munduko antolakunderik garrantzitsuena, ONU eta Europar Batasuna bezalako nazioez gaindiko erakundeen aitorpena duena. Testuinguru honetan, Petronorrek eta Bilboko Udalak Hiri eta Tokiko Gobernu Batuen barruko hausnarketa-topagunetzat antolatuko dute aipatutako biltzarra, hirien iraunkortasunerako nahitaezkotzat jo den mugikortasun iraunkorraren esparruan aurrera egiteko asmoz.

Petronorrek 50 urte bete ditu herriaren zerbitzuan, garraio eta zirkulaziorako erregaien hornikuntzan. Ondorengo 50 urteetan etorkizuneko energia eta energien hornitzaile gisa bistaratzen eta planifikatzen ari da, iraunkortasunaren ikuspegitik. Horren harira, Petronorrek Ibil izeneko ibilgailu elektrikoen Euskadiko lehenengo karga-kudeatzailean duen partaidetza nabarmendu behar da.

XXI. mendeko hiriak mugitzen

Garraio eta mugikortasun sistemak hauen funtzionamendurako behar diren energia-iturrien arabera aldatu dira.

Biltzarrean, sekore energetikoaren inpaktuak, eraldaketak eta aurrerapenak aztertuko dira, energia elektrikoaren horniketa xede duten jarduera guztiak kontuan hartuta: sorkuntza, garraioa, banaketa, birkarga elektrikoko zerbitzuak, komertzializazioa eta Europar Batasunaren barruko zein nazioarteko trukeak, baita sistema elektrikoaren kudeaketa ekonomikoa eta teknikoa ere.

Jardunaldiak lau ardatz hauen inguruan garatuko dira:

  1. Mugikortasun iraunkorragoaren aldeko estrategia eta politika publikoak
  2. Teknologia digitalizazioan oinarritutako mugikortasun iraunkorraren aldeko palanka bezala
  3. Soluzioari atxikitako energia eredu berriak
  4. Garapen ekonomikorako aukerak mugikortasun iraunkorraren inguruan

Petronorri buruz

Petronorrek urtean 12 milioi tona petrolio prozesatzeko ahalmena du, Espainiako findegirik handiena bihurtu delarik. Plantillan 940 langile dituela eta beste 6.200 pertsonarentzako zeharkako enpleguak eraginez, eskualdeko enplegurik-sortzailerik handiena bilakatu da. Azken bost urteotan, 1.200 milioi euroko guztizko inbertsioak bideratu ditu.

Petronorrek Bilboko Portuko joan-etorri guztien % 40 baino gehiago eragiten du. Ekoizpenaren herena baino gehiago esportatzen du, hau da, Bizkaiko esportazio guztien % 18,21 edota Euskadiko ekoizpenaren guztizko balioaren % 9,7. Ogasunari egiten dion urteko batez besteko ekarpena 700 milioi eurotik gorakoa da, hots, Bizkaiko zerga-bilketa garbiaren % 10 baino zertxobait gehiago.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Economía

ir a Economía »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120